Inga Swenson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inga Swenson

Bizitza
JaiotzaOmaha1932ko abenduaren 29a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaVenice
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLos Angeles2023ko uztailaren 23a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaNorthwestern Unibertsitatea
Omaha Central High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0842421 Allocine: 11506 Allmovie: p69361 IBDB: 61581
Musicbrainz: 234d8888-8925-421d-b9a9-db9193b4e327 Discogs: 1653369 Edit the value on Wikidata

Inga Swenson (1932ko abenduaren 29a - 2023ko uztailaren 23a) estatubatuar aktore eta abeslaria izan zen. Broadwayko ekoizpen askotan agertu zen, eta bi aldiz izendatu zuten Tony Sarietan, musikal bateko emakumezko aktore onena bezala. "110 in the Shade" filmean Lizzie Curry interpretatzeagatik eta Baker Street filmean Irene Adler interpretatzeagatik izendatu zuten. Gretchen Kraus antzezten ere eman zituen zazpi urte ABC Bensonen komedia telesailean.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inga Swenson Omahan jaio zen (Nebraska), 1932ko abenduaren 29an [1][2][3][4]. Geneva Pauline eta Axel Carl Richarden hiru semeetatik gazteena izan zen. Axel Carl Richard, auto istripu batean hil zen, Swensonek 15 urte besterik ez zituela. [5]

Swenson Omaha Central High Schoolen graduatu zen 1950ean. [6] OCHSn ikasten ari zela, bere karrerako azken-aurreko urtean, estatuko titulua irabazi zuen National Forensic League-ko hizlaritza lehiaketan eta denbora baten ostean, NFLren lehiaketa nazionala irabazi zuen. Bere institutuko azken urtean, zentroko hizlari onena bezela kontsideratu zuten eta Central High Playerseko presidente izendatu. Arte dramatikoa ikasi zuen Universidad del Noroesten, Alvina Krauserekin batera [7][8]. Gainera, Alpha Phi anaidiaren kide izan zen.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ikasketen hasieran Swensonek, bigarren mailako pertsonaien papera hartu zuen, Advise and Consent (1962) eta The Miracle Worker (1962) filmetan. Azken honetan Helen Kellerren ama antzeztu zuen. Swenson, formazioz, soprano lirikoa zen. [9] [10] Hori dela eta, Broadwayn jardun zuen, zehazki, New Faces (1956) eta The First Gentleman (1959) filmetan eta musikaletako emakumezko aktore onenaren Tony sarietan izendatua zuten 110 in the Shade (1964) eta Baker Street (1965) musikaletan egindako interpretazioak direlarik. [4]

Swenson, Bonanzako bi ataletan agertu zen, Hossen ama gisa. Zehazki "Inger, My Love" (1962) eta "Journey Remembered" (1963) ataletan azaldu zen. Gretchen Kraus, Benson komediako sukaldari alemaniarraren papera ere hartu zuen. Bere interpretazioak, Emmy sarietan hiru izendapen izatera eraman zion. Hainbat ataletan, Ingrid Svenson gisa azaldu ondoren, Corinne Tateren (Diana Canova) ama biologiko suediar bezala aukeratu zuten, Soap telesailean. Benson Soapetik eratorritako telesail bat zen, eta ekoizle berak zituen. Iparraldeko Maude Hazard matriarkaren papera ere hartu zuen North and South telesailean. Lehendabizi, 1985ean egin zuen hau eta 1986an ondoren.

Swenson 1998.an erretiratu zen antzezpenetatik. [11]

Bizitza pertsonala eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inga Swenson, Lowell Harris soinu-ingeniariarekin ezkondu zen 1953an. Bikoteak bi seme-alaba izan zituen: Mark eta James deiturikoak. James 1987an hil zen moto istripu batean, 26 urte besterik ez zituela.

Gaur egun, Mark (bere semeetako bat) zinema muntatzailea da eta Blues Brothers 2000 eta Digging to China filmetan egin zuen lan. [5]

Swenson Los Angelesen hil zen 2023ko uztailaren 23an, 90 urte zituela. [12][11][5]

Antzerkiko kredituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agerpen nagusiak antzerkian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerki-bira handiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmetako kredituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebistako kredituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1957 urtean: Telebistan debuta: abeslaria, Chrysler Special. CBC-n (Kanadako telebista). [4]

Telebistako serieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1979-1986 urteetan: Gretchen Kraus, "Benson"-en. ABC.

Telebistako miniserieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebistako atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste telebista batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefilmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1971 urtean: Ilyana Kovalefskii, "Earth II"-n. ABC.
  • 1978 urtean: Nora Bayes, "Ziegfeld: The Man and His Women"-en. NBC.
  • 1987 urtean: Matty Kline, "Bay Cove"-n. NBC.

Telebistako saio bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1967 urtean: Lavinia, "Androcles and the Lion"-en. NBC.
  • 1977 urtean: Trimble anderea, "My Dear Uncle Sherlock"-en. ABC.
  • 1979 urtean: Marston anderea, "The Terrible Secret"-en. ABC.
  • 1956 urtean: Kate, "The Gay Deceivers"-en. CBC. [4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Internet Broadway Database. 2024-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  2. (Gaztelaniaz) Turner Classic Movies. 2023-04-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  3. (Gaztelaniaz) Rotten Tomatoes. 2024-01-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  4. a b c d e f g h i j k Contemporary theatre, film and television. Volume 7 : a biographical guide featuring performers, directors, writers, producers, designers, managers, choreographers, technicians, composers, executives, dancers, and critics in the United States and Great Britain. Detroit, Mich. : Gale Research 1989 ISBN 978-1-4144-4477-2. (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  5. a b c (Ingelesez) Barnes, Mike. (2023-07-28). «Inga Swenson, Actress on Broadway and Gretchen the Cook on ‘Benson,’ Dies at 90» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  6. (Ingelesez) «Inga Swenson Harris» The Central High School Foundation (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  7. «Ms. Alvina Krause» library.bloomu.edu (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  8. «New Theater Honors Alvina Krause: Northwestern Magazine - Northwestern University» www.northwestern.edu (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  9. «The Press-Courier - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  10. «The Times-News - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  11. a b (Ingelesez) Mitovich, Matt Webb. (2023-07-28). «Benson’s Inga Swenson Dead at 90» TVLine (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  12. «‘Benson’ Star Inga Swenson Dead At 90 | ETCanada.com» web.archive.org 2023-07-28 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]