Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Telekomedia honek Ameriketako Estatu Batuetako familia arrunt baten bizimodua jasotzen zuen baina beldurrezko filmen pertsonaien filtroaren bidez. Orokorrean, ohiko familia zen: aitona, gurasoak, semea eta biloba. Aitak etxetik kanpo egiten zuen lan eta emaztea, bestetik, etxekoandre amerikar bat zen. Eskema hori beldurrezko etxe batean kokatzen zen, beti ekaitz baten azpian, eta protagonista atipiko horiekin. Atalen oinarria aitaren lana, bilobaren lagunak, auzokide berriak, mutilaren eskolako arazoak..., beraz, egunerokotasunean kokatutako gaiak izan zitezkeen.[1]
Charly belea. Etxeko erlojuan bizi da eta "inoiz ez" esaldia behin eta berriro errepikatzen du. Esaldia Edgar Allan Poeren poema ospetsu batetik hartuta dago.