The Night of the Hunter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Die Nacht der Jägers Logo.png The Night of the Hunter
The Night of the Hunter (1955 poster).jpg
Jatorria
Argitaratze-data1955
Jatorrizko izenburuaThe Night of the Hunter
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaZinema beltza, crime thriller (en) Itzuli, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena89 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Deskribapena
OinarrituaThe Night of the Hunter (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Charles Laughton
Gidoigilea(k)James Agee
Davis Grubb (en) Itzuli
Charles Laughton

[[Kategoria:Davis Grubb (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaPaul Gregory
Bestelako lanak
MusikagileaWalter Schumann
Argazki-zuzendariaStanley Cortez
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAppalacheak
Argumentu nagusiaserieko hiltzailea eta heriotza zigorra
Historia
Jasotako sariak

IMDB: tt0048424 Filmaffinity: 488593 Allocine: 4963 Rottentomatoes: m/night_of_the_hunter Mojo: nightofthehunter Allmovie: v35305 TCM: 17678 Metacritic: movie/the-night-of-the-hunter-re-release TV.com: movies/the-night-of-the-hunter Netlix: 804679Edit the value on Wikidata

The Night of the Hunter (euskaraz Ehiztariaren Gaua) 1955ko Charles Laughton ingeles zinema zuzendariaren thriller filma bat da. 1953ko Davis Grubb idazlearen The Night of the Hunter eleberrian oinarritua dago. Robert Mitchum, Shelley Winters eta Lillian Gish aktoreek antzeztu zuten.

Laughtonek zuzendutako filma bakarra izan arren, maisulantzat jo ohi da, aktore beteranoa izanik zinemagintzaren lanbidea bikain ezagutzen baiztuen. Filma umeentzako ipuin gisa kontatua dago, Bibliako pasarte ugariez apaindua, eszena sinboliko eta oniriko ugari dituelarik: ibaiko txalupako eta armiarma sarearen eszena, gauez ontzak untxia ehizatzen duen eszena, predikatzaileak bere eskuetan hazt koskoetan tatuatuak dituen "maitasun" eta "gorroto" hitzak (ongia eta gaizkiaren etengabeko borroka)... Bestalde argazkigintzak eta argi eta itzal jokoek ere filma honetako istorioa kontatzerakoan garrantzi handia dute.

Filmaren hasierako Bibliako pasartearen aipamena bera jada protagonista nagusiaren aurkezpen bikaina da:

« Ez zaitezte bildots larruez estaltzen diren profeta faltsuez fidatu, zinez otsoak bezain ankerrak baitira, heuren egiteen bidez ezagutuko dituzuelarik... »
Mateo, 7:15-16.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1930eko hamarkada, Mendebaldeko Virginia. Ben Harper (Billy Chapin) lapurreta egin eta bi gizon hiltzeagatik espetxaratua dago. Espetxera sartu aurretik lapurretan lortutako dirua ezkutatu du. Jada espetxean dagoela, lotan dagoela ametsetan hitzegin eta bere ziega kidea den Harry Powell (Robert Mitchum) erreberendo fanatiko, ero eta serieko hiltzaileak entzun eta dirua non dagoen jakin nahiko du. Azkenean Ben Harper presoa exekutatua da. Harry Powell espetxetik ateratzean diruaren bilaketari ekingo dio, horretarako lehenbiziko Harperen alarguna (Shelley Winters) bisitatzera joango da...

Erreberendoak eskuineko ukabiletako hatz-koskoetan LOVE (maitasuna) eta ezkerrekoan HATE (gorrotoa) hitzak tatuatuak ditu.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]