The Treasure of the Sierra Madre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
The Treasure of the Sierra Madre
Boogie Treasure.jpg
Filma
Jatorrizko izena The Treasure of the Sierra Madre
Urtea 1948
Generoa film adaptazioa
treasure hunt filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa The Treasure of the Sierra Madre
Iraupena 121 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Narratibaren kokalekua Mexiko
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) John Huston
Gidoigilea(k) John Huston
B. Traven

Antzezlea(k)
Humphrey Bogart
Walter Huston
Tim Holt
Bruce Bennett
Barton MacLane
Alfonso Bedoya
Robert Blake
Ann Sheridan
Arturo Soto Rangel
Jack Holt
John Huston










Ekoizpena
Ekoizlea Henry Blanke
Konpainia ekoizlea Warner Bros.
Edizioa Owen Marks
Ekoizpen-diseinatzailea John Hughes
Bestelako lanak
Musikagilea Max Steiner
Argazki-zuzendaria Ted McCord
Sariak
Kanpo loturak

The Treasure of the Sierra Sierra Madre edo 'Sierra Madreko Altxorra' John Hustonek 1948an zuzenduriko estatubatuar filma da. Bertan Humphrey Bogart, Walter Huston, Robert Blake, Tim Holt, Bruce Bennett eta Barton MacLane aktoreek lan egiten dute. Izen bereko Bruno Traven idazlearen eleberria oinarrituta dago. 3 Oscar Sari eta 3 Urrezko Globo Sari bereganatu zituen.

Argudioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920. hamarkadan, Fred Dobbs (Humphrey Bogart) Tampico mexikar hirian modu aldrebesean bizi den estatubatuarra da. Ganoragabeko ugazaba batek bera eta beste koitadu batzuei ziria sartu eta euren diruarekin gelditzen da. Une horretan bere egoera berdinean dagoen Bob Curtin (Tim Holt) gizona eta Howard (Walter Huston) izeneko urre bilatzaile zahar bat ezagutuko dit. Topaketa honen ondorioz metal preziatu hori bilatzeko espedizio bati ekingo diote.

Urrea aurkitu eta behar duten kopurua pilatzea lortu dutenean Dobbs dirugosez erotu eta denarekin gelditzeko asmoaz gogoeta egiten hasiko da. Kinka larri honetan daudela, Gold Hat (Alfonso Bedoya) delakoaren buruzagipeko bidelapur talde baten aurka borrokatu eta bizirautea lortuko dute.

Itzulerako bidean, Howard zaharra indiar batzuei laguntzeko taldetik banandu eta Dobbsek Curtini tiro egingo dio, Dobbesek Curtin basamortuan hiltzat utziko du. Bidelapurreak Dobbsi berriz ere erasotu, hil, astoak lapurtu eta urre zakuak suntsitu egingo dituzte, urre hautsa hondar arrunta zelakoan. Howard indiar herriskan sendagile moduan bizitzeko geldituko da, Curtin berriz Estatu Batuetara itzuliko da.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oscar Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kategoria Pertsonaia Emaitza
Zuzendari onena John Huston Irabazle
Aktore onena Walter Huston Irabazle
Egokitutako gidoi onena John Huston Irabazle

Urrezko Globo Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kategoria Pertsonaia Emaitza
Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama Irabazle
Zuzendari onenaren Urrezko Globo Saria John Huston Irabazle
Gizonezko bigarren aktore onenaren Urrezko Globo Saria Walter Huston Irabazle

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Pertsonaia
Humphrey Bogart in The Treasure of the Sierra Madre trailer.jpg
Humphrey Bogart
Fred Dobbs
Walter Huston in The Treasure of the Sierra Madre trailer.jpg
Walter Huston
Howard
Tim Holt in The Treasure of the Sierra Madre trailer.jpg
Tim Holt
Bob Curtin
Bruce Bennett in The Treasure of the Sierra Madre trailer.jpg
Bruce Bennet
James Cody

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Treasure of the Sierra Madre Aldatu lotura Wikidatan