The Usual Suspects
The Usual Suspects (euskaraz Ohiko Susmagarriak) 1995ko Bryan Singer estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Bertan Stephen Baldwin, Gabriel Byrne, Benicio del Toro, Chazz Palminteri, Kevin Pollak, Pete Postlethwaite eta Kevin Spacey aktoreek antzeztu zutelarik.
1996ko Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Christopher McQuarrie) eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Kevin Spacey) irabazi zituen, gainera 1996ko hiru BAFTA Sari ere irabazi zituen (Filma Onena, Gidoi Onena eta Muntaia Onena), bai eta 1996ko 3 Saturn Sari ere (Akzio/Abenturazko Filma Onena, Gidoi Onena eta Musika Onena).
Argumentoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Roger "Verbal" Kint (Kevin Spacey) erdipurdiko iruzurgile elbarritu bat da, Los Angeles hiriko poliziaren galdeketan batean dago eta bere galdeketaria den Kujan agenteari (Chazz Palminteri) aurretik Los Angelesko portuan zegoen ontzi batetan jazotako tiroketa eta honen inguruko istorioa azaltzen dio. "Verbal" iruzurgileak Kujan poliziaren atseginerako gertakari honen aurretik jazotako nondik-norakoak, bere taldekiden zoria eta istorio guztia "argitzeko" asmoz modu erretrospektiboan kontatzen du, honela hasiera batean kriminal taldeen arteko liskar eta hilketa bat dirudien gertakaria korapilatuz joango da, tartean Keyser Söze hungariar buruzagi mafioso eta misteriotsuaren pertsonaia agertuko delarik.
Filman denek aipatu baina inork aurpegirik ikusi ez dion Keyser Söze pertsonaia misteriotsuaren inguruko Charles Baudelaire frantziarraren esaldi ospetsu bat aipatzen da:
« | Deabruaren azpijoko handiena mundua bere ez izateaz konbentzitzea izan zen. | » |
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gabriel Byrne: Dean Keaton.
- Kevin Spacey: Roger "Verbal" Kint
- Benicio Del Toro: Fred Fenster.
- Stephen Baldwin: Michael McManus.
- Kevin Pollak: Todd Hockney
- Chazz Palminteri: Dave Kujan.
- Pete Postlethwaite: Kobayashi-
- Suzy Amis: Edie Finneran
- Giancarlo Esposito: Jack Baer
- Dan Hedaya: Jeff Rabin.
- Paul Bartel: Smuggler
- Peter Greene: Redfoot.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1996ko Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Christopher McQuarrie)
- 1996ko Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Kevin Spacey)
- 1996ko hiru BAFTA Sari (Filma Onena, Gidoi Onena eta Muntaia Onena)
- 1996ko 3 Saturn Sari (Akzio/Abenturazko Filma Onena, Gidoi Onena eta Musika Onena).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Usual Suspects filmaren iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- The Usual Suspects filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1995eko filmak
- Bryan Singerrek zuzendutako filmak
- Christopher McQuarriek idatzitako filmak
- Stephen Baldwinek antzeztutako filmak
- Gabriel Byrnek antzeztutako filmak
- Benicio Del Torok antzeztutako filmak
- Chazz Palminterik antzeztutako filmak
- Kevin Pollakek antzeztutako filmak
- Pete Postlethwaitek antzeztutako filmak
- Kevin Spaceyk antzeztutako filmak
- Peter Greenek antzeztutako filmak
- Suzy Amis Cameronek antzeztutako filmak
- Clark Greggek antzeztutako filmak
- Dan Hedayak antzeztutako filmak
- Giancarlo Espositok antzeztutako filmak
- Michelle Cluniek antzeztutako filmak
- Paul Bartelek antzeztutako filmak
- Cástulo Guerrak antzeztutako filmak
- Frank Medranok antzeztutako filmak
- Louis Lombardik antzeztutako filmak
- Christopher McQuarriek antzeztutako filmak
- Ron Gilbertek antzeztutako filmak
- Carl Bresslerrek antzeztutako filmak
- Bryan Singerrek ekoitzitako filmak
- PolyGram Filmed Entertainmentek ekoitzitako filmak
- Bryan Singerek zuzendutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Thrillerrak
- Ekintza filmak
- Film independenteak
- Los Angelesen girotutako filmak
- Neo-noir
- Kultuzko filmak
- BAFTA film saridunak