The Virgin Suicides

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Virgin Suicides
Filma
Jatorrizko izena The Virgin Suicides
Urtea 1999
Generoa teen filma
sarbide-bizipena
film dramatikoa
lan literario batean oinarritutako filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa The Virgin Suicides
Iraupena 97 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Toronto
Narratibaren kokalekua Michigan
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Sofia Coppola
Gidoigilea(k) Sofia Coppola
Jeffrey Eugenides

Antzezlea(k)
James Woods
Kathleen Turner
Kirsten Dunst
Josh Hartnett
A. J. Cook
Michael Paré
Hanna Hall
Scott Glenn
Danny DeVito
Noah "40" Shebib
Jonathan Tucker
Giovanni Ribisi
Hayden Christensen
Robert Coppola Schwartzman
Joe Dinicol
Sherry Miller
Suki Kaiser
















Ekoizpena
Ekoizlea Francis Ford Coppola
Dan Halsted
Chris Hanley


Konpainia ekoizlea Paramount Vantage
American Zoetrope

Ekoizle eragilea Fred Fuchs
Willi Baer
Edizioa James Lyons
Bestelako lanak
Musikagilea Jean-Benoît Dunckel
Argazki-zuzendaria Edward Lachman
Kanpo loturak

The virgin suicides 1999ko pelikula estatubatuarra da, Sofia Coppolak zuzendurikoa eta Jeffrey Eugenidesek 1993an argitaraturiko eleberrian oinarriturikoa. Coppolak MTV Movie Saria irabazi zuen zuzendari onenaren izendapenarekin.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1970. hamarkadaren erdi aldean, hiri amerikar bateko bizitegi-auzo batean erabateko armonian bizi da Lisbon familia. Familiako bost ahizpa ederrak inguruko mutilen desio objektu dira eta hauengatik hasperenka ibiltzen dira. Ahizpak Cecilia (13 urte), Lux (14 urte), Bonnie (15 urte), Mary (16 urte) eta Therese (17 urte) dira. hala eta guztiz, ahizpetatik gazteena, Cecilia, bere buruaz beste egiten saiatzen da, horretarako bere eskumuturrak moztu eta bainuontzian itoaz. Ceciliaren psikologoak oso kontserbadore eta zorrotzak diren Lisbon jaun eta andereari beren alabek aurkako sexuko umeekiko duten erlazioa handitzea gomendatzen die. Aholku hau jarraituaz, gurasoek festa txiki bat prestatzen dute beren bizilagun diren mutilekin. Bertan, ahizpa nagusiek beren gonbidatuekiko adiskide erlazio bat hasten dute eta bitartean, Ceciliak bere buruaz beste egitea lortzen du, horretarako etxeko bigarren solairuko leihotik salto eginaz eta etxea inguratzen duen hesiko hespil zorrotz baten gainean eroriaz, zeina beranduago gurasoen aginduz kendua izango den.

Familiak umearen galera sentitzen du ahizpak beren eskolako ekintzetara bueltatzen diren arte eta ezer gertatu ez balitz bezala jokatzen dute. Beren bizitzak normaltasunera bueltatzen ari direnerako graduazio dantza gertu da. Eskolako galaiak, Trip Fountainek hain zuzen, Lux eraman nahi du dantzara eta hau lortzeko, ahizpa guztiak joan behar direnez, Tripek bakoitzari bikote bat aurkitzen dio. Dantzaren gauean guztiak dibertitzen dira eta Trip eta Lux dantzako errege eta erregina izendatzen dituzte. Gau horretan beranduago, dantzaren ondoren Lux izan ezik guztiak etxera itzultzen dira. Lux Tripekin eskolako futbol zelaian oheratu eta han gaua igaro ondoren, bakarrik esnatzen da Tripek abandonatu duela konturatuaz eta taxian itzultzen da etxera bere ama amorru bizian aurkituaz. Honen eraginez, lau neskak etxean giltzaperatuak dira zigor bezala, eskolara joan gabe eta kanpoko munduarekin inkomunikatuak egonez. Gauzak horrela, etxera posta bidez heltzen diren katalogoen bidez munduko toki exotikoetara bidaiak egiten dituztela amesten dute.

Lisbon ahizpak beren bizilagunekin komunikatzen hasten dira morse klabea erabiliz eta toki jakinetan notak utziaz. Beranduago elkarri telefono deiak egiten hasten dira, baina hauetan ez dute hitz egiten, baizik eta esan nahi dutena abestiak erreproduzituz komunikatzen dute. Denbora pasatuta neskek auzoko mutilei laguntza eskatzen diete etxetik ihes egiteko, eta hauek laguntzeko asmotan mutiletako baten amaren autoa lapurtzen dute ihesari ekiteko. Luxek gauerdian etxera sartzen uzten die eta behin etxe barruan, mutilei bere ahizpak prest egon arte itxaroteko esaten die bera garajera doan bitartean. Hauek baietz esaten dute, nahiz eta, gurasoak esnatuko diren beldurraz egon. Denbora aurrera doan heinean mutilak ahizpen bila hasten dira eta mutilen ustekaberako hauen gorpuak aurkitzen dituzte, beren buruaz beste egin eta gero.

Lisbon familiak prentsaren atentzioa deitu zuen Ceciliaren heriotza gertatzean eta beste lau ahizpek ere beren buruaz egitea berriki ere deigarria gertatzen da beren komunitatearentzako. Azkenean, Lisbon jaun andereek beren etxea eta ahizpen gauza guztiak saldu eta hiritik alde egiten dute, dena neskak inoiz existitu ez balira bezala utziaz. Horren salbuespen bakarra beren auzoko mutilek mantentzen duten nesken oroitzapena da, zeinek hogei urte beranduago oraindik buruan dauzkate gertaera lazgarri horiek.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]