Francis Ford Coppola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Francis Ford Coppola
Francis Ford Coppola 2011 CC.jpg
Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Jeanne Moreau - Isabelle Adjani
Bizitza
Jaiotza Detroit1939ko apirilaren 7a (77 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Aita Carmine Coppola
Ama Italia Coppola
Ezkontidea(k) Eleanor Coppola  (1963 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Hofstra University
UCLAren antzerki, filme eta telebista eskola
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea gidoilaria, zinema ekoizlea, zinema zuzendaria, idazlea eta film-muntatzailea
Lan nabarmenak The Godfather
The Godfather, Part II
Apocalypse Now
The Godfather, Part III
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0000338

Francis Ford Coppola (Detroit, Michigan, 1939ko apirilaren 7) estatubatuetar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea da. Berak eginak dira Ameriketako Estatu Batuetako zinemagintzak eman izan dituen film mitiko eta handienetako batzuk, hala nola, The Godfather, The Godfather, Part II eta Apocalypse Now. Sei Oscar irabazi ditu, eta 2015ean Arteen Asturiasko Printzesa saria jaso zuen[1].

Sofia Coppola eta Roman Coppola zinemagileen aita eta Nicolas Cage aktorearen osaba da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaliforniako unibertsitatean ikasi zuen, eta hasieran gidoiak idatzi zituen. 1962, urtean zuzendu zuen bere lehenengo filma: Tonight for sure!. 1969an, George Lucas adiskidearekin batera, American Zoetrope izeneko estudioak fundatu zituen. Lucasen THX 1138 (1971) lehendabiziko filmak porrotara eraman zituen estudioak, baina The Godfather (1972) lanaren arrakasta itzela zela-eta, Hollywood konkistatzeko ametsa berpiztu zitzaion Coppolari. The Godfather eta The Godfather, Part II (1974) filmeetan Siziliatik Estatu Batuetara emigratu eta mafiaburu bihurtzen den lagun baten eta bere ondorengoen bizitzak kontatzen dira.

George Lucasek Apocalypse Now proiektuaren lehen ardura bazuen ere, Star Wars-en truke aldatu zuen. Hori zela eta, Coppolak hartu behar izan zuen proiektua bere gain. Filmaketa, Filipinetako oihanean egindakoa, oso zaila izan zen. Coppolak, bere sakeletik sekulako diru pila jarri eta sosik gabe zegoenenez, hiru aldiz mehatxatu zuen bere buruaz beste egingo zuela[2]. Filma 1979an eman zen lehen aldiz, eta arrakasta gaitza bildu zuen. «Nire filma ez da Vietnameko Gerrari buruzkoa. Vietnam da» esan zuen Coppolak, pelikula onenaren Cannesko Urrezko palmondoa jaso zuenean[3].

One from the Heart (1982) porrot sonatua izan zen, eta horren ondorioz saldu egin behar izan zituen bere estudioak, eta hutsetik hasi berriro. Ondoren, amerikar gazteriaren egonezina azaldu zuen Rumble Fish-en (1983), eta Cotton club (1984) musikal bikaina egin zuen. 1990eko hamarkadan aipagarriak dira, The Godfather, Part III (1990), Corleone familiaren bilakaera eta gorabeherei buruzko hirugarren filma, eta Bram Stoker's Dracula (1992).

Azken urteetan ekoizteari ekin dio gero eta maizago, batez ere Sofia Coppola alabaren filmak.

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Francis Ford Coppola zinemagilea, Arteen Asturiasko Printzesa saria, eitb.eus, http://www.eitb.eus/eu/kultura/zinema/zinemaldia/osoa/3186612/francis-ford-coppola-zinemagilea-arteen-asturiasko-printzesa-saria/. Noiz kontsultatua: 2015-12-10 .
  2.   Izagirre, Gaizka, “The Revenant” eta infernu bilakatu ziren beste 8 errodaje, argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0), http://www.argia.eus/blogak/gaizka-izagirre/2016/02/18/the-revenant-eta-infernu-bilakatu-ziren-beste-8-errodaje/. Noiz kontsultatua: 2015-12-10 .
  3.   Urteurren apokaliptikoa, argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0), http://www.argia.eus/albistea/urteurren-apokaliptikoa-2. Noiz kontsultatua: 2015-12-10 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francis Ford Coppola Aldatu lotura Wikidatan