The balde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The balde
The balde
Mota Musika, moda, diseinua eta arteak
Lehen zenbakia 2001
Azken zenbakia 2016ko azaroa
Banatze lurraldea Euskal Herria
Argitaratze hiria Astigarraga eta Iruñea
Hizkuntza Euskara eta ingelesa
Maiztasuna Bi hilabetero
Salneurria Doan, 15 € etxean jasotzea [1] (2014)
Ale kopurua 15.000 ale
Argitaletxea Eragin komunikazioa[2]
Zuzendaria Cesar Ekisoain
Koldo Almandoz
www.thebalde.net

The Balde 2001ean sortutako aldizkari kultural elebiduna izan zen, euskaraz eta ingelesez argitaratua. Izenak berak iradokitzen duenez, doan banatzen zen. Mota askotako arte garaikideak jorratzen zituen, hala nola musika, komikiak eta bestelako literatura arloak, moda, diseinua eta abar.

Oso eduki zabalak zituen eta gai anitzetan zetzan. Oraingo argitaratze eta ekintzei buruzko informazioa ematen zuen, baita behinolako liburu, disko eta artistari buruzkoa ere.

Arduradun zituen Cesar Ekisoain eta Koldo Almandoz zuzendariak, Iñigo Martínez editorea eta Martin Etxauri diseinuburua. Azken alea 2016ko azaro-abenduko zenbakia izan zen.[3]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.