Edukira joan

Koldo Almandoz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koldo Almandoz
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1973 (52/53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, film-zuzendaria eta gidoilaria
Lan nabarmenak

IMDB: nm1462222 Allmovie: p637636 Edit the value on Wikidata

Koldo Almandoz (Donostia, 1973) zinegilea, kazetari eta gidoilari gipuzkoarra da.

Formatu laburreko filmak eta dokumental alorrean egin du lan. Kultur eta sormen gaiak jorratu zituen berak zuzendu zuen The balde aldizkarian 15 urtez, 2002tik 2017 arte. Hainbat esparrutan ibilitako proiektu berritzailea (arteak, publizitatea, argazkigintza, surf, graffiti...).[1]

Kazetaritzan, Euskadi Irratia, Egunkaria, Berria eta El Paísentzat lan egin du. Tarteka eta han-hemenka bere iritzi artikuluak argitaratzen ditu komunikabide ezberdinetan. Napartheid kolektiboko partaidea izan zen. Zinea, eta kultur gaiak ardatz dituzten ikastaro eta hitzaldi ezberdinak eman ditu. Gora Gora Kids garage-punk taldeko partaidea da. Bitxikeri gisa, 1996. urtean, belar metaren inguruan eginiko lan etnografiko eta sormenezkoa argitaratu zion Vianako Printze Erakundeak. EQZE eta Larrotxenen zine-eskolak ematen ditu.

Natasha (komikia)

Farmazia Beltza argitaletxeko editore, azken urteotan ¨Oreina Marea gora marea behera¨, ¨Argazpitituluak¨, ¨Igeri edo Ito¨ eta "Natasha" bezalako liburu bereziak argitaratu ditu

Zinema munduan rara avis horietako bat da. Formatu laburreko lanen defendatzailea, inongo korronte edo bandotan sartu gabe dihardu. Nazioarteko jaialdi ugari eta garrantzitsuetan aukeratua (Cannes, Rotterdam, Donostia, Gijón, Manchester, Teheran, Seul, ...) sari ugari jaso ditu fikzioa, dokumentala eta esperimentazioa uztartzen duten bere lan ezberdinek.

  • Razielen Itzulera (1998).
  • A dar ba kar
  • Desio ehiztaria
  • Belarra (2002).
  • Amuak (2004).
  • Midori (2006).
  • Columba Palumbus
  • Aurrescue
  • Ahate Pasa (2009).
  • Trikuaren Hiztegia
  • Mantis Estroboscopica
  • Deus et Machina (2012).
  • Bandera (2013)
  • Hubert Le Blon-en Azken Hegaldia (2014)
  • Ttarttalo (Euskal Harriaren ABDak 2015)
  • Sîpo Phantasma (2016) Film luzea
  • Oreina (2018) Film luzea
  • Hondar ahoak (2020) Telesail laburra
  • Zeru ahoak (2025) Telesail laburra[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]