Thomas Davenport
Itxura
| Thomas Davenport | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Williamstown (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Salisbury, 1851ko uztailaren 6a (48 urte) |
| Hobiratze lekua | Pine Hill Cemetery (en) |
| Familia | |
| Ama | Hannah Davenport |
| Ezkontidea(k) | Emily Davenport (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | errementaria eta asmatzailea |

Thomas Davenport (Williamstown, Vermont, AEB, 1802ko uztailaren 9a - Salisbury, 1851ko uztailaren 6a) Estatu Batuetako asmalaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errementaria zen lanbidez. 1831n, elektroimanekin saioak egiten hasi zen, eta, hala, lehen motor elektrikoa eraiki zuen 1834an. Bien bitartean, beste hainbat motor ere asmatu zituen; haietako bat trole elektrikoaren aitzindaria izan zen.
Aldizkari tekniko bat argitaratu zuen New Yorken 1839an, eta, horretarako, lehen prentsa elektrikoa erabili zuen, berak asmatua hura ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.