Three Mile Islandeko istripua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Three Mile Islandeko istripua
Irudia
Map
MotaIstripu nuklear
Data1979ko martxoaren 28a
KokalekuThree Mile Island
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak

Three Mile Islandeko istripua 1979ko martxoaren 28an AEBtako Pennsylvania estatuko Three Mile Island dagoen zentral nuklearren jazotako istripu nuklear larri bat izan zen. Thrre Mile Island delakoa Susquehannan ibaian dagoen 3,29 km²-ko uharte bat da, Harrisburg hiritik hurbil. Egun horretan erreaktore batean nukleoaren fusio partzial bat gertatu zen.

1979-ko istripua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Generadorea ur arinez presurizatutako bi erreaktorez osatuta zegoen. Istripuaren momentuan 25.000 pertsona zentraletik 8 km baino gutxiagora bizi arren,biztanleriari buruz egindako ikerketetan, pertsonekiko kalterik ez zela egon, ez berehalakoak ezta geroagokoak ere, egiaztatu da.

Istripuaren ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala ere, ondorioak ekonomian eta iritzi publikoan garrantzitsuak izan ziren, eta garbiketa prozesua luzea eta garestia izan zen. Gainera, istripuak nabarmenki txikitu zuen biztanleriaren konfiantza zentral nuklearrengan, eta askorentzat teknologia honekin zerikusia zuten aurreikuspen pesimisten gauzatzea izan zen. Zazpi urte geroago Chernóbileko (Ukraina) istripua gertatu zen arte, Three Mile Island-ekoa ordura arte gertatu zen istripu nuklear zibilen artean larriena zela esan zen (5 mailakoa Nazioarteko Istripu nuklearren eskalan).

The China Syndrome[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertaera, kasualki, The China Syndrome filma estreinatu eta hiru egunera gertatu zen. Fikziozko istripu bati buruzkoa zen eta antzekotasun handiak zituen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]