Tibalt Nafarroakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tibalt Nafarroakoa

Leinua Xanpaina leinua

Jaiotza 1270 edo 1271
?  Nafarroa
Heriotza 1273
Lizarra  Nafarroa
Senideak Henrike I.a Nafarroakoa (aita)
Blanka Artoiskoa (ama)
Erlijioa Kristautasuna

Tibalt Nafarroakoa (?, 1270/1271Lizarra, 1273) Nafarroako infantea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike I.a Nafarroakoa Nafarroako erregea eta bere emaztea zen Blanka Artoiskoaren semea izan zen. Lehensemea izanik, aitaren oinordeko bilakatu zen.

Gurasoak 1269ko uztailan ezkondu ziren, orduan jaio zen goizenik 1270eko apirilean (ezkontzatik 9 hilabetetara), berantenik 1271ko apirilean (urte bat beranduago, 1272ko apirilean ama haurdun izan behar zen berriro, 1273ko urtarrilean erditzeko).

1272ko irailaren 25ean, Logroñon, itun bat izenpetu zen Nafarroako eta Gaztelako erregeen ordezkarien artean eta besteak beste Tibalten eta Alfontso X.a Gaztelako erregearen alaba zen Violanteren ezkontza aurreikusten zen.[1]

Hala ere, itun honen denbora gutxira, Lizarrako gazteluko almenatan jolasten ari, dorre batetik erori eta hil zen.

1273ko urtarrilaren 14an jaio zen Tibalten arreba, Joana, eta Erresumeko oinordekoa bilakatu zen.[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   González Jiménez, Manuel (2004) "IX". Alfonso X el Sabio (1. argitaraldia) Bartzelona: Editorial Ariel S. A. 248, 257. orrialdea ISBN 84-344-6758-5 .
  2. (Alemanez)  Rau, Heimo (1936) Die Adlerin. Roman der Johanna von Navarra Viena & Leipzig: F. G. Speidel'sche Verlagsbuchhandlung .


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.