Tiburón uhartea
Tiburón uhartea | |
---|---|
| |
Bertako izena | Tahéjöc |
Geografia | |
Kokapena | Kaliforniako golkoa |
Azalera | 120.100 hektarea |
Punturik garaiena | Migel mendia |
Politika | |
Herrialdea | Mexiko |
Erreserba naturala | Hermosillo (Sonora) |
Gizartea | |
Biztanleria | 0 bizt. |
Talde etnikoak | Seri herria |
Tiburón uhartea (Tahéjöc /taˡʔɛxʷk/ seri hizkuntzaz)[1] Mexikoko uhartea da, Kaliforniako golkoko handiena. 1208 km² zabalera du. Administratiboki Sonora estatukoa da, Hermosillo udaletxekoa. Kontinentetik zabalerako hiru kilometroko kanal estu batez bereizita dago, Infiernillo itsasartea. Seri herrirako lur sakratua da. Erreserba ekologikoa da.
Uhartearen ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun uhartea jendegabetua dago. Bakarrik uhartearen ekialdean instalazio militar bat dago. Historikoki, izan ere, seri herriaren hiru talde bizi izan ziren uhartean: Tahejöc comcaacak, heeno comcaacak eta xiica Hast ano coiiak.[2] Administratiboki, 1963tik, erreserba ekologikoa da, seri herriak Gobernu Federalarekin batera gobernatuta. Uhartearen puntu garaiena San Migel mendia da, itsas-gaineko 1450 metrotan.
Siri herriaren sinesmenaren arabera, uhartea bere herriaren jatorria da eta, horregatik, inguru sakratua.[3]
Uhartetik gertuago dagoen komunitatea Punta Chuecan dago (Socáaix seri hizkuntzaz). Arrantzale herria da eta handik uhartera joan daiteke.
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Odocoileus hemionus, oreinen familiakoak
- Ovis canadensis, aharien familiakoak
- Azeriak
- koioteak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mary B. Moser y Stephen A. Marlett (2005) Comcáac quih yaza quih hant ihíip hac: Diccionario seri-español-inglés. (Hermosillo eta México, D.F.: Sonorako Unibertsitatea eta Plaza y Valdés Argitaratzaileak.) [1]
- ↑ Edward W. Moser (1963) Seri Bands. The Kiva 28.3:14–27.
- ↑ Sacralidad, Territorialidad y Biodiversidad Comcáac(Seri)[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.
- (Gaztelaniaz):Uharteari buruzko dokumentala.
Ikus, baita ere
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tiburón uhartea |