Edukira joan

Kaliforniako golkoa

Koordenatuak: 28°0′N 112°0′W / 28.000°N 112.000°W / 28.000; -112.000
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaliforniako golkoko uharte eta babesguneak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Naturala
Irizpideak vii, ix, x
Erreferentzia 1182
Kokalekua  Mexiko
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibea
Izen ematea 2005 (XXIX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
Artikulu hau Mexikoko golkoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kalifornia (argipena)».

Kaliforniako golkoa[1] (gaztelaniaz Golfo de California) Kaliforniako penintsula eta Mexiko ipar-ekialdeko Sonora eta Sinaloa estatuen artean kokaturiko Ozeano Bareko besoa da. Golkoak 1.203 kilometroko luzera eta 92 eta 222 kilometroen arteko zabalera ditu. Bere iparraldeko muturrean Colorado ibaiaren ahoa dago.

Barnean, uharte asko ditu:

  • Kalifornia Beherean: Ángel de la Guarda uhartea, Montague, Gore, Consag, El Huerfanito, Miramar, Coloradito, Encantada, Pómez, San Luis, Mejía, Granitos, Navío, Pelícano, Alcatraz, Coronadito, Smith, Pond, eta abar.
  • Hego Kalifornia Beherean: Carmen, Cerralvo, Coronados, Espíritu Santo, Montserrat, Partida, San Diego, San Francisco, San José, San Marcos, Santa Catalina, Santa Cruz;
  • Sonoran: Tiburón uhartea, Mexikoko handiena 1.208 km² azaleraz.

Bere kostaldetan dauden porturik nagusienak honako hauek dira:

Hernan Cortesek gertuko Kaliforniari izena eman zuenean, golkoari ere izena jarri zion. Hala ere, bere kostaldetan beste izenak ditu: gaztelaniaz Mar de Cortés (Francisco de Ulloak 1539an Hernán Cortesen omenez asmatua) edo Mar Bermejo kiliwaz Ja’ Tay Eñoom (euskaraz Ekialdeko itsasoa), edo seriz Xepe (euskaraz Itsasoa).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
28°0′N 112°0′W / 28.000°N 112.000°W / 28.000; -112.000

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]