Tifis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tifis
Ezaugarriak
Sexua gizonezkoa
Familia
Aita Phorbas Itzuli eta Hagnias Itzuli
Ama Hyrmine Itzuli

Greziar mitologian Tifis Argo ontziaren lemazaina zen, argonautak urrezko ahari-larruaren bila joan zirenean ontziratu ziren ontziarena.

Guraso ezberdinak ematen zaizkio, Forbante lapitarra eta Hirminaren (Elideko Epeo erregearean alaba bat) semea, Hagniorena edo Beoziako Tiferena.

Bere bidaietako batean, Medeak, Tritonek oparitu zion katilu magiko baten bidez, Libiako Tritonis lakutik itsasora, basamortuan zehar, arriskurik gabe heltzeko jarraitu behar zuen bidea erakutsi zion.

Tifis, bapateko gaixotasun arraro bategatik hil zen mariandinarren herrialdean, Itsaso Beltzaren hegoaldeko kostaldean, moirek gehiago nabigatu behar ez zuela erabaki zutenean. Argoko lemazain bezala, Anzeok ordezkatu zuen, Likurgo edo Poseidonen semeak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]