TikTok

Wikipedia, Entziklopedia askea
 TikTok
Jatorria
Sorrera-urtea2016
Argitaratze-data2016
Ezaugarriak
Hizkuntzaeleaniztuna eta ingelesa
Egile-eskubideakcopyrightduna
Lizentzializentzia jabedun
Deskribapena
OinarrituaDouyin (en) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaBeijing Microbroadcast Vision Technology (en) Itzuli
Historia
Gertaera nabarmenakZentsura
block (en) Itzuli
access restriction (en) Itzuli
deskarga digitala

access restriction (en) Itzuli
Jasotako sariak

tiktok.com
Facebook: tiktok Twitter: tiktok_us Instagram: tiktok VK: tiktok_russia LinkedIn: tiktok Youtube: UChPd_WHrv3O-XAXXHLixs7g TikTok: tiktok Edit the value on Wikidata

TikTok, Txinan Douyin bezala ere ezaguna, bideo laburrak sortzeko eta partekatzeko iOS eta Android-erako app bat da. Aplikazioa iraupen laburreko bideoak (3 eta 60 segundu artekoak) egiteko erabiltzen da eta musika, animazioa eta bestelako efektu bereziak erabiltzeko aukera ematen du.[1] Plataforma liderra da Asian, AEBetan eta munduko beste hainbat tokitan.[2]

ByteDanceren jabetzakoa, aplikazioa Douyin bezala merkaturatu zen Txinan 2016eko irailean.[3] Geroago, 2017an, TikTok iOS eta Android bidez merkaturatu zen Txina kontinentaletik kanpoko merkatu genienetan. Mundu osora (AEBetara ere bai) 2018an iritsi zen, urte hartako abuztuaren 2an Musical.ly-rekin bat egin ondoren.[4] 2020ko apirilean aplikazioa 2 mila milioi deskargatara iritsi zen, mundu osoko 154 herrialdetan dago eskuragarri, 75 hizkuntzatan.[5][6]

TikTok-en arrakasta handia dutenen artean daude Aitana eta Paula Etxeberria ahizpa biki gipuzkoarrak, elkarrekin duten kontuak (Twin Melody) 14 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu sare sozial honetan.[7][8]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Douyin ByteDancek merkaturatu zuen Txinan 2016-ko irailean. Douyin 200 eguneko epean garatu zen, eta bere jaurtiketa urtean 100 milioi erabiltzaile lortu zituen, egunero mila milioi bideo baino gehiagoren ikustaldiak lortuz.[9] Txinan Douyin izena mantentzen zuen bitartean, Douyinek TikTok marka jaso zuen 2017ko irailean nazioartean zabaltzen hasi zenean.[10] 2018ko urtarrilaren 23an TikTok lehen postuan kokatu zen mugikorretarako doako aplikazioen deskargen artean, Thailandia eta beste hainbat herrialdetan.[11]

2018ko abuztuan Musical.ly-rekin batu ondoren mundu osora iritsi zen, baita AEBtara ere. 2018ko azaroan TikTok gutxi gora behera 80 milioi aldiz desgargatu zen AEBetan eta pertsonaia ezagun ugari hasi zen bertan parte hartzen, besteak beste Jimmy Fallon, BTS, Lil Nas X, Billie Eilish, Tony Hawk edo Doja Cat.[12]

2020ko apirileko datuen arabera aplikazioa 2 mila milioi deskargatara iritsi da, mundu osoko 154 herrialdetan dago eskuragarri, 75 hizkuntzatan.[5][6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Parth. (2020-04-19). «Zer da TikTok?» TechPlugged.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-10-05). «LAS REDES BAILAN AL RITMO DE LOS VIBRANTES SONIDOS DE CHINA» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  3. (Ingelesez) «Is Douyin the Right Social Video Platform for Luxury Brands?» Jing Daily 2018-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  4. (Ingelesez) Alexander, Julia. (2018-11-15). «TikTok surges past 6M downloads in the US as celebrities join the app» The Verge (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  5. a b Chapple, Craig. «TikTok Crosses 2 Billion Downloads After Best Quarter For Any App Ever» Sensor Tower Blog (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  6. a b «Tik Tok supera los 2 mil millones de usuarios» RedUSERS 2020-04-30 (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  7. (Gaztelaniaz) Contenidos, D. N.. (2020-04-29). «'Twin Melody', las gemelas guipuzcoanas que arrasan en TikTok» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  8. (Ingelesez) «Twin Melody on TikTok» TikTok (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  9. (Ingelesez) Graziani, Thomas. (2018-07-30). «How Douyin became China’s top short-video App in 500 days» WalktheChat (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  10. (Ingelesez) «Tik Tok, a Global Music Video Platform and Social Network, Launches in Indonesia-PR Newswire APAC» en.prnasia.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  11. (Ingelesez) «thailand.shafaqna.com» Thailand News (News Reader) (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  12. (Ingelesez) Spangler, Todd; Spangler, Todd. (2018-11-20). «TikTok App Nears 80 Million U.S. Downloads After Phasing Out Musical.ly, Lands Jimmy Fallon as Fan» Variety (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]