Lil Nas X

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lil Nas X
LNX - MONTERO Wide Use 2 (Credit Charlotte Rutherford).jpg
(2021)
Bizitza
Izen osoaMontero Lamar Hill
JaiotzaLithia Springs (Georgia)1999ko apirilaren 9a (22 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Bikotekidea(k)Yainer Ariza (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLithia Springs High School (en) Itzuli
University of West Georgia (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakraperoa, abeslaria, kantugilea eta music video director (en) Itzuli
Lan nabarmenakOld Town Road (en) Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Izengoitia(k)Lil Nas X
Genero artistikoahip hopa
country rap (en) Itzuli
popa
DiskoetxeaRCA Records

lilnasx.com
IMDB: nm10624020 Facebook: LilNasX Twitter: LilNasX Instagram: lilnasx Youtube: UC_uMv3bNXwapHl8Dzf2p01Q TikTok: lilnasx Souncloud: secret-service-862007284 Spotify: 7jVv8c5Fj3E9VhNjxT4snq iTunes: 1400730578 Last fm: Lil+Nas+X Musicbrainz: 0b30341b-b59d-4979-8130-b66c0e475321 Songkick: 10001194 Discogs: 7080995 Allmusic: mn0003827666 Deezer: 15166511 Edit the value on Wikidata

Montero Lamar Hill (Atlanta, Georgia, 1999ko apirilaren 9a), Lil Nas X izenez ezaguna, estatubatuar rapero, abeslari eta kantautorea da. Country rap estiloko "Old Town Road" singlea kaleratu zuenean nabarmendu zen. Lehenengo TikTok sare sozialean izan zuen arrakastagatik biral bihurtu zen, 2019an, nazioarteko musika-zerrendetan lehen postura iritsi zen eta Estatu Batuetan diamantezko diskoa lortu zuen urte bereko azaroan. "Old Town Road"-ek hemeretzi astez iraun zuen Estatu Batuetako Billboard Hot 100 zerrendako lehen postuan eta historian hori lortu duen abesti bakarra da[1].

2020ko Grammy sarietan gizonezko artista izendatuena izan zen[2] eta azkenik bi sari eskuratu zituen: musika-bideorik onena eta pop bikote/talde baten interpretaziorik onenarena. "Old Town Road"-ek MTV Video Music bi sari lortu zituen, urteko abestirik onena barne. Abesti horren hainbat remix atera zituen, ezagunena Billy Ray Cyrus country abeslariarekin batera egin zuena. LGBTQ artista aitortua da[3]. 2021ean "MONTERO (Call Me By Your Name)" izeneko bere lan berria herrialde askotako rankingetan nagusitu zen. Abestiaren bideoak ere zeresan handia eman zuen.[4]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mixtapeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mixtape zerrenda, zenbait xehetasunekin
Izenburua Xehetasunak
Nasarati
  • Kaleratzea: 2018ko abuztuaren 24a[5]
  • Diskoetxea: Autoekoizpena
  • Formatuak: deskarga digitala, streaming-a

EPak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenburua Xehetasunak
7
  • Kaleratzea: 2019ko ekainaren 21a
  • Diskoetxea: Columbia
  • Formatuak: CD, deskarga digitala, streaming-a

Singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenburua Urtea
"Old Town Road" (bakarkakoa edo remix-a Billy Ray Cyrus-ekin) 2018
"Panini" 2019
"Rodeo" (Cardi B edo Nas-ekin) 2020
"Holiday"
"Montero (Call Me by Your Name)" 2021
"Sun Goes Down"

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Lil Nas X hit 'Old Town Road' makes Billboard charts history» Associated Press 2019-08-13 (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  2. (Ingelesez) «2020 Grammy Nominees: The Complete List» Billboard (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  3. (Ingelesez) Kiefer, Halle. (2019-06-30). «Should’ve Figured It Out, But Since You Didn’t, Lil Nas X Comes Out On Twitter» Vulture (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  4. «Lil Nas X on His Provocative New Video for "Montero"» Time (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  5. (Ingelesez) «NASARATI» SoundCloud (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]