Tilsiteko hitzarmena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tilsiteko hitzarmenak, 1807ko uztailean Napoleon Frantziako enperadoreak Tilsit herrian sinaturiko bi hitzarmen izan ziren.

Horietatik lehena, 1807ko uztailak 7an sinatu zuen Alexandro I.a Errusiakoa tsarrarekin, Errusia eta Frantziaren arteko gerrarekin amaituz eta bi herrialdeen arteko aliantza bat abiaraziz, gainontzeko europar herrialdeak, are toki ahulagoan uzten zituena. Bi herrialdeek, ezkutuan, gatazketan elkarri laguntzea adostu zuten. Frantziak, Errusiari turkiarren aurka laguntzea agintzen zuen, Errusiak, Erresuma Batuaren aurkako Blokeo Kontinentalera batzea adosten zuen bitartean. Hitzarmen honek, Varsoviako Dukerri Handia ere sorrarazi zuen.

Errusia eta Frantziaren arteko elkarlana 1810ean hautsi zen, tsarra, itsasontzi neutralei, euren merkataritza lanak Errusiako portuetan egitea baimentzen hasi zenean. 1812an, Napoleonek Errusia inbaditu zuen, aliantzaren hondar orokin amaituz.

Tilsiteko bigarren hitzarmena, lehenengoa baino bi egun beranduago sinatua, 1807ko uztailak 9an, Prusiarekin, bi herrialdeen arteko gerrari amaiera eman ziona izan zen, Prusiarentzat oso baldintza gogorrekin, baina, ia, bere lurralde nazionalaren erdia galtzen zuena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tilsiteko hitzarmena Aldatu lotura Wikidatan