Tion Wayne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tion Wayne

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDennis Junior Odunwo
JaiotzaEdmonton (en) Itzuli1993ko irailaren 1a (30 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaEnfield Grammar School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakraperoa
Musika instrumentuaahotsa

tionwayne.co.uk
IMDB: nm10688689 Twitter: TIONWAYNE Youtube: UC3EFF6mAfJu2P3J9vyLk_Mg Souncloud: tion-wayne Spotify: 7b79bQFziJFedJb75k6hFt Last fm: Tion+Wayne Musicbrainz: 016fcdc6-e7fa-4272-a28d-f54d890ac771 Discogs: 6981736 Allmusic: mn0003666177 Edit the value on Wikidata

Dennis Junior Odunwo, profesionalki Tion Wayne izenez ezaguna (Edmonton, Ipar Londres, 1993ko irailaren 1a), britainiar abeslaria eta DJa da.

Famatua egin zan “Keisha & Becky” abestiarekin, Russ Millions-ekin eta KS; lehen 10eko arrakasta lortu aurretik, Dutchavelli eta Stormzyrekin batera "I Dunno"-rekin, 7. postuan geratu zan, eta 1. zenbakia izan zuen "Body"-rekin, Russ Millions-ekin batera ere.

Bizitza familiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dennis Junior Odunwo Edmontonen jaio zen Enfield-eko Borough-en, Londres iparraldean. Bere gurasoak Nigeriakoak dira. Ama medikua zen eta aita injineru informatikoa . Bera kontablea izan gura zuen.

Bidai musikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010-2019[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odunwo 2010ean hasi zen musika eta bideo batzuk YouTube-ra igotzen. 2014rako, bere lehen diskoa atara zuen, Wayne's World izenekoa. Odunwo apurka-apurka jarraitzaileak eukiten hasi zen. 2016rako, Rick Ross abeslaria eta Sarkodie artista Ghanatarra bezalako artisten laguntza euki zuen.. Urte berean beste disko bat argitaratu zuen, Wayne's World 2. 2017an, Odunwo-k Transition EP kaleratu zuen. Erresuma Batuko Singles Chart-en debuta egin zuen 2019 hasieran, Londresko NSG taldearen "Options" abestia agertu zenean, zazpigarren postuan gelditu zen.Wayne's World 3 ere kaleratu zuen 2019an. Russ Millions rapero britainiarrarekin egindako "Keisha & Becky" abestia ere Erresuma Batuko top 10era iritsi zen, zazpigarren postuan geldituz.

2020- Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020an, Odunwo agertu zen, Swarmz rapero eta abeslariarekin eta KSI raperoaren "Houdini" abestiarekin batera. Abestia seigarren postuan gelditu zan Erresuma Batuko Singles Charts-en. Handik gutxira, "I Dunno" abestia kaleratu zuen Dutchavelli eta Stormzyrekin batera, eta Erresuma Batuko 10 onenen artean ere gelditu zan, zazpigarren postuan kokatuz. 2021ean, Tion Waynek "Body" kaleratu zuen, Russ Millionsekin bigarren kolaborazioa. Apirilaren 22an erremix bat kaleratu zen. Abestia Erresuma Batuko Singles Chart-eko 1. postuan sailkatu zen eta Erresuma Batuko lehen abestia bihurtu zen.

Arazo judizialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko martxoaren 4an, abeslaria diskoteka batean egoan bitartean arazo eta borroka bat egon zan. 100 pertsona integratuta egon ziran, eta bera euretako bat zan. Horren ondorioz 16 hilabete egon zan kartzelan.

Polemika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko azaroaren 17an, Odunwo-k liskarrean parte hartu zuen Headie One abeslariarekin Dubaitik Londresera doan hegaldi batean, eta bertan Morrisson abeslaria ontziratu eta gutxira hausten saiatu zen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Tion Wayne. 2022-05-30 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).