Titien gaineko zerga
Titien gaineko zerga (malabareraz: തലക്കരം, Mulakkaram) Tranvancoreko Erresumak (Indiako Kerala estatuan) behe kastako indiarrei (shudra) eta ukiezinei (dalit) ezartzen zien zerga bat zen, jendaurrean bularrak estali nahi bazituzten, 1924ra arte[1][2][3]. Espero zen behe kastako emakume ukiezinek beren bularren gaineko zerga ordainduko ziotela gobernuari, titiak garatzen hasi bezain laster[4][5]. Behe-kastetako gizonek antzeko zerga bat ordaindu behar zuten, tala-karam izenekoa, beren buruak estaltzeagatik[6]. Travancoreko zerga-biltzaileek etxe bakoitza bisitatzen zuten pubertaroko adina igaro zuen beheragoko kastako edozein emakumeren bularren gaineko zerga kobratzeko[7]. Zergaren kopurua biltzaileek ebaluatzen zuten, bularren tamainaren arabera[8][9][10].
Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ustez, Brahman errege lurjabeak ezarri zien bularren gaineko zerga beheragoko kastetako emakume indiarrei, hau ordaindu egin behar zelarik, bularrak estali nahi bazituzten, eta, gainera, bularren tamainaren arabera ebaluatzen zen[1][2][8]. Hau, goi kastarekiko begirune seinaletzat hartzen zen, eta behe kastek, baita Nadar eta Ezhavako emakumeek ere, "bularren gaineko zerga" ordaindu behar zuten. Ikerlari batzuen arabera, titien gaineko zergaren helburua, kasten hierarkia mantentzea zen[2].
Legea Travancoreren tradizioaren emaitza izan zen, non bularra biluztu egiten zen estatus handieneko pertsonen errespetuaren ikur gisa[6]. Adibidez, Nair emakumeei ez zitzaien bularrak estaltzen uzten Namboodiriko brahmanen aurrean edo tenpluetan sartzen ziren bitartean, brahmanek, euren bularrak jainkoen irudien aurrean bakarrik biluzten zituzten bitartean. Behealdeko kastetako emakumeei, hala nola Nadar, Ezhavar eta ukiezinei, ez zitzaien bularrak estaltzen uzten[7]. XIX. mendean kristautasuna zabaldu zenean, Nadar emakume kristauen artean gorputzaren goialdea estaltzen hasi ziren, eta pixkanaka, Nadar emakume hinduek ere praktika hori hartu zuten[11][12]. Protesta batzuen ondoren, Nadar emakumeek euren bularrak estaltzeko eskubidea lortu zuten 1859an.
Historialari askok, bularrak erakustea behe kastek goi kastei eginiko omenezko erakustaldi sinboliko bezala gurtua zela dokumentatu dute. Tranvancoren estatu lege batek estaldura eragozten zuen, kasten hierarkia modu nabarmenean demarkatzeko balio zuena, eta, askotan, behe kasten berezko matxinaden nukleo bezala balio zuena[11][13]. Matxinada horien adibide esanguratsua Channar matxinada izan zen, bularra estaltzeko eskubidearen alde 1813 eta 1859 artean egondako altxamendua.
Nangeliren kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nangeliren kondairak XIX. mendean Cherthalan bizi zen emakume bat aipatzen du, historialari askok jaso dutena baina oraindik orain eztabaidatua dena. Emakume honek bere titiak moztu zituen zergarik ordaindu behar ez izateko protesta gisa[14].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «The CBSE Just Removed an Entire History of Women’s Caste Struggle» The Wire (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
- ↑ a b c (Ingelesez) «The woman who cut off her breasts to protest a tax» BBC News 2016-07-28 (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
- ↑ «Nine weird taxes from around the world - Really absurd» The Economic Times (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
- ↑ «SAMAGRA_8_3-10_2012_Sikhism_in_Kerala.pdf» docs.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
- ↑ (Ingelesez) Yesudas, R. N.. (1980). The History of the London Missionary Society in Travancore, 1806-1908. Kerala Historical Society (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
- ↑ a b (Ingelesez) Kattackal, Jacob. (1990). Comparative Religion. Oriental Institute of Religious Studies, India (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
- ↑ a b (Ingelesez) Breast Tax and the Revolt of Lower Cast Women in 19th Century Travancore. 2019-05-17 (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
- ↑ a b Allen, Charles, 1940-. Coromandel : a personal history of South India. ISBN 978-1-4087-0539-1. PMC 1012741451. (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
- ↑ Santhosh, Keerthana. Dress as a tool of Empowerment:The Channar Revolt. .
- ↑ (Ingelesez) P, Renjini; Natarajan, Dr C.. (2017-09-01). «Rani Gowry Lakshmi Bai: Abolition of slavery in Travancore» International Journal of Home Science 3 (3): 336–339. (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
- ↑ a b (Ingelesez) «The Nadars of Tamilnad; the political culture of a community in change : Hardgrave, Robert L : Free Download, Borrow, and Streaming» Internet Archive (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
- ↑ (Ingelesez) Hardgrave, Robert L.. (1968-06). «The Breast-Cloth Controversy: Caste Consciousness and Social Change in Southern Travancore» The Indian Economic & Social History Review 5 (2): 171–187. doi: . ISSN 0019-4646. (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
- ↑ Cohn, Bernard S., 1928-2003.. Colonialism and its forms of knowledge : the British in India. ISBN 0-691-03293-9. PMC 34245029. (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
- ↑ (Ingelesez) Pillai, Manu S.. (2017-02-18). «The woman who cut off her breasts» The Hindu ISSN 0971-751X. (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).