Titirijai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Titirijai
Tolosa (Guipúzcoa)-Museo Topic de títeres-1.jpg Jaialdiko txotxongilo batzuk.
Generoa : Txotxongilo jaialdia
Urtea : 1983-gaur egun arte
Lekua : Tolosa
 Gipuzkoa
Iraupena : Azaroko bi asteetan zehar
Antolatzaileak : Tolosako Ekinbide Etxeak
Webgunea : www.cittolosa.com

Titirijai Tolosan urtero azaroan ospatu ohi den Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia da.

Jaialdi honek 1982. urtean hasi zuen ibilbidea eta 1983. urtean izan zen lehen edizioa Tolosako Ekinbide Etxeak antolatua. Bertan mundu guztiko txotxongilo taldeek beren antzezlanak aurkezten dituzte batez ere Topicen Entzunaretoan eta Leidor antzokian. 2014ko 32. ediziotik aurrera kaleko ikuskizuna berreskuratu da, saio batzuk herriko plazetan eskainiz. Eskena Irekia atalaren barruan antzerki munduan hasiberriak direnei eta nazioarteko zirkuituetan parte hartu ez dutenei aukera ematen zaie[1].

Gaur egun 25.000 ikusle mugitzen dituen jaialdia da, bataz beste 160 ikuskizun antolatzen direlarik.

Titirijaiaren arrakasta ikusita Tolosako Ekinbide Etxeak beste proiektu bat gauzatu zuen, Topic Tolosako Nazioarteko Txotxongilo zentroa.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) “El reto de Titirijai es volver a tener una sección para adultos” Noticias de Gipuzkoa, 2015-11-22

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Titirijai