Toallaren eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bi zale, toalla lepoan dutela, Krasnoiarsken.

Toallaren eguna maiatzaren 25ean ospatzen da urtero Douglas Adams idazlearen omenez[1]. Egun horretan, bere jarraitzaileek toalla bat eramaten dute berarekin, The Hitchhiker's Guide to the Galaxy eleberrian aipatzen den bezala, egileari eta idazleari gorazarre egiteko. Lehen aldiz 2001eko maiatzaren 25ean ospatu zen, Adamsen heriotza eta bi astera.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toallaren Eguna ospatzen Arkhangelsk-en (Errusia)

Adams, 2001eko maiatzaren 11an, bihotzeko batek jota hil zen 49 urte zituela, Montecitoko (Kaliforniako) gimnasio pribatu batean egin zuen entrenamenduaren ondoren.

2001eko maiatzaren 25ean, Adamsen heriotzaren bi aste ondoren, bere zaleek omenaldi bat egin zioten soinean eskuoihal bat zeramatela. Adams hil zenean gimnasio batean kirola egiten ari zenez, eskuoihal bat eramango zuela suposatu ahal zela esan zuten fanek. The Hitchhiker's Guide to the Galaxy liburuan garrantzi handia ematen zaio toallari eta, honela, Toallaren Eguna ezarri zen, urtero ospatzen dena.

Toallaren Egunean, jarraitzaileek, eskuoihal bat daramate agerian, liburuekiko eta egilearekiko estimua adierazteko. The Hitchhiker's Guide to the Galaxy liburuaren 3. kapituluan toallaren garrantzia azaltzen da:

« A towel, it says, is about the most massively useful thing an interstellar hitchhiker can have. Partly it has great practical value. You can wrap it around you for warmth as you bound across the cold moons of Jaglan Beta; you can lie on it on the brilliant marble-sanded beaches of Santraginus V, inhaling the heady sea vapours; you can sleep under it beneath the stars which shine so redly on the desert world of Kakrafoon; use it to sail a miniraft down the slow heavy River Moth; wet it for use in hand-to-hand-combat; wrap it round your head to ward off noxious fumes or avoid the gaze of the Ravenous Bugblatter Beast of Traal (such a mind-bogglingly stupid animal, it assumes that if you can't see it, it can't see you — daft as a brush, but very very ravenous); you can wave your towel in emergencies as a distress signal, and of course dry yourself off with it if it still seems to be clean enough. More importantly, a towel has immense psychological value. For some reason, if a strag (strag: non-hitch hiker) discovers that a hitchhiker has his towel with him, he will automatically assume that he is also in possession of a toothbrush, face flannel, soap, tin of biscuits, flask, compass, map, ball of string, gnat spray, wet weather gear, space suit etc., etc. Furthermore, the strag will then happily lend the hitch hiker any of these or a dozen other items that the hitch hiker might accidentally have "lost." What the strag will think is that any man who can hitch the length and breadth of the galaxy, rough it, slum it, struggle against terrible odds, win through, and still knows where his towel is, is clearly a man to be reckoned with. Hence a phrase that has passed into hitchhiking slang, as in "Hey, you sass that hoopy Ford Prefect? There's a frood who really knows where his towel is." (Sass: know, be aware of, meet, have sex with; hoopy: really together guy; frood: really amazingly together guy.)
Douglas Adams The Hitchhiker's Guide to the Galaxy
»
Auto-stop egile galaktikoaren Gidak zenbait gauza ditu eskuoihalei buruz esateko:

Eskuoihala auto-stop egile galaktiko batek duen objektu erabilgarriena dela esaten du. Batetik, balio praktiko handia du: bere burua berotzeko berarekin bildu daiteke Jaglan Betako ilargi hotzetan bidaiatzen duen bitartean; Santraginus V-ko marmolezko hareadun hondartza distiratsuetan bere gainean ahal da etzan, itsas liluragarriaren lurrunak arnasten dituen bitartean; estaltzeko balio du Kakrafun basamortuan hain dirdira morea botatzen duten izarren azpian lo egiten duen bitartean; Moth ibai motel eta sakonean baltsa txiki-txiki batean nabigatzeko haize-oihal bezala erabili daiteke; bustia, gorputzez-gorputzeko borrokan erabil daiteke; buruan bilduta, ke kaltegarrietaz babesteko edo Traaleko Bugblatter Pizti Jatunaren begirada saihesteko (animali harrigarriki ergela, norbaitek ez badu bera ikusten, berak ere ezin duela ikusi uste du; eskuila bat bezain tuntuna da, baina jatuna, oso jatuna); eskuoihala astindu ahal da larrialdi-seinale gisa egoera arriskutsuetan, eta, jakina, harekin lehortu daiteke oraindik nahiko garbi izanez gero.

Eta garrantzitsuena: eskuoihalak balio psikologiko izugarria du. Zerbaitegatik, estraj batek (estraj: auto-stop ez egilea) auto-stop egile batek bere eskuoihala daramanaz ohartzen bada, automatikoki usteko du bere gain badituela ere hortzetako eskuila, aurpegia garbitzeko toallatxoak, xaboia, gaileta lata, urontzia, iparrorratza, mapa, lokarria, eltxoen aurkako espraia, euritarako arropa, espazio-jantzia, etab. Gainera, estrajak atsegin handiz utziko dio auto-stop egileari gauza horietako edozein elementu edo beste dozena bat auto-stop egileak istripuz "galtzean". Estrajak pentsatuko du, galaxian zehar auto-stopa egiten duen edozein gizon, ezbeharrak jasaten, behe-auzoetan ondo pasatzen, zoritxar izugarrien aurka borrokan, guzti horretatik onik irteten, eta oraindik ere bere toalla non dagoen jakinda, zalantzarik gabe, kontuan hartu beharreko gizon bat dela. "

Toalla Eguna abiarazi zuen jatorrizko artikulua "Clyde" (ziurrenik D. Clyde Williamson[2]) izeneko erabiltzaile batek argitaratu zuen "System Toolbox" programan, iturburu irekiko foro laburrean[3].

Chris Campbellek eta bere lagunek towelday.org domeinu izena erregistratu zuten eguna sustatzeko, jendeari eskuoihalak ekartzea gogoraraziz. Toalla egunak berehalako arrakasta izan zuen zaleen artean eta jende askok bere eskuoihalekin argazkiak bidali ditu[4]. Mundu osoan zehar ospatzen da[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ltd, Not Panicking. «h2g2 - The First Towel Day - Edited Entry» h2g2.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  2. «System Toolbox» web.archive.org 2002-02-25 (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  3. «System Toolbox» web.archive.org 2002-04-24 (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  4. «Towel Day Pictures» web.archive.org 2002-01-07 (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  5. «Towel Day - Celebrating the life and work of Douglas Adams» www.towelday.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]