Todos Tus Muertos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Todos Tus Muertos
Datuak
Jatorria Argentina
Musika mota Punk, Rock, Reggae
Urteak 1985 -
Produkzioa
Diskoetxea(k) Universal Music
Esan Ozenki
TTM Records
Maldito Records
Taldekideak
Pablo Molina
Felix Gutierrez
Horacio Villafañe
Kristian Fabrizio
German Alvarez
Fidel Nadal
Pablo Potenzoni
Informazio gehigarria
MusicBrainz acc96161-067d-4d66-95d7-8cf6aa7fd91e

Todos Tus Muertos (TTM), 80ko hamarkadan sortutako Rock talde Argentinarra da. Beraien ibilbide guztian 6 disko kaleratu zituzten. 2004ean, TTM-ko hiru partaide originalek, taldea berpiztu zuten eta bira bat ekin zuten beraien zuzeneko diska berria aurkezteko.

TTM-ren musikak, Reggaea, Rocka edota Punka nahasten du, beti ere kritika soziala alde batera utzi gabe.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1985 inguruan sortu zen, Felix Gutierrez, Horacio Villafañe, Cristian Ruiz eta Fidel Nadalen bitartez. Hasiera batean Punk talde bat zen, baina denbora pasa ahala Reggae doinuak sartzen hasi ziren.

Lehen disca, Todos Tus Muertos (1988) izan zen. Diska honekin, ospe nahikoa lortu zuten beste lurralde batzuetatik birak egiteko.

1992an, Mano Negra taldearekin jotzeko aukera izan zuten Argentinan. Bertan, bi taldeen artean sortu zen laguntasunaren ondorioz, Fidel eta Felixek, Mano Negraren Casa Babylon diskoan parte hartu zuten. Honen ondorioz, Manu Chaok berdina egin zuen TTM-ren Dale aborigen diskoan. Diska honetan , Fermin Muguruzak eta Los Fabulosos Cadillacsek ere parte hartu zuten.

Dale aborigen diskoaren ostean, Pablo Molina taldean sartu zen Koroetan eta Perkusioan lagunduz. Formazio honekin, Europan eta Hego Amerikan bira egin zuten. Bira hauen zuzenekoetatik beraien Argentina te asesina diska kaleratu zuten.

Bi urte geroago, gustoko zituzten taldeen bertsioez osaturiko Subversiones diska kaleratu zuten. Oraingo honetan, beraien diskoetxe propioarekin (TTM Discos) kaleratu zuten diska hau.

1998an diska berria kaleratu zuten (El camino real). Diska honetan, Fermin Muguruzak berriz hartu zuen parte Dignidad abestian. Urte honetan taldea desegin egin zen eta bertako partaideek bide ezberdinak hartu zituzten.

2004an berri itzuli ziren. Kasu honetan ordea Pablo Molina soilik abesten du.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pablo Molina - Ahotsa
  • Felix Gutierrez - Bajua eta koroak
  • Horacio «Gamexane» Villafañe - Gitarra eta koroak
  • Christian Fabrizio - Bateria
  • Germán Álvarez - Teklatua eta koroak

Lehenagoko taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fidel Nadal - Ahotsa
  • Pablo Potenzoni - bateria

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Gaztelaniaz) TTM-ren webgune ofiziala