Tokariera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tokariera
Tocharian manuscript THT133.jpg
Datu orokorrak
Lurralde eremuaLoulan erresuma, Agni, Turfan eta Kutxa
EskualdeaTarim arroa, Erdialdeko Asia
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
hizkuntza nostratikoak
euro-asiar hizkuntzak
indoeuropar hizkuntzak
AlfabetoaTocharian alphabet (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
Glottologtokh1241

Tokariera izeneko hizkuntza multzoa gutxien ezagutzen den familia indoeuroparraren adar galdu bat da. K. o. V. mendetik VIII. mendea arteko eskuizkribu batzuei esker da ezaguna. Bi hizkuntzak osatzen dute: A tokarierak (turfaniera, arsiera edo ekialdeko tokariera izenez ere ezaguna) eta B tokarierak (kutxeera edo mendebaldeko tokariera). Hizkuntza horiek gutxi gorabehera VIII. mendea arte hitz egin ziren, hiztunak uigurrera erabiltzen hasi arte.


Biak Erdialdeko Asiako Tarim arroan mintzatu ziren, gaur egungo Txinako Xinjiang eskualdean. Izena Ptolomeok eta beste historialari greziar batzuek aipatzen zituzten tokarioek eman zieten (grekozko Τόχαροι). Bestetan, tokarioak juezhiekin eta kusanekin identifikatzen dira, eta Tokaristan izenak, normalean, Kristo ondoko lehen milurteko Baktria adierazten du. Testu turkiko batek hizkuntza turfanioa aipatzen du (twqry): ez dago argi, baina W. K. Müller-ek Baktriako tokharoi izenekoez ari dela uste du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]