Toloñoko Andre Mariaren monasterioa

Koordenatuak: 42°37′17″N 2°46′07″W / 42.62136°N 2.76869°W / 42.62136; -2.76869
Wikipedia, Entziklopedia askea
Toloñoko Andre Mariaren monasterioa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaBastida
Kokapen fisikoaToloño mendilerroa
Koordenatuak42°37′17″N 2°46′07″W / 42.62136°N 2.76869°W / 42.62136; -2.76869
Map
Altitudea1.201 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
IrekieraXIV. mendea
Suntsipena1835
Ondarea

Toloñoko Andre Mariaren monasterioa, Aingeruen Andre Mariaren monasterioa edo Toloñoko baseliza izenekin ere ezaguna, Bastidan (Araba) kokaturiko monasterioa da. Toloñoko mendilerroan dago kokaturik, Toloño mendiko gainetik hurbil, belardi batean. XIV. mendean ireki zuten eta Lehen Karlistaldian sute batean suntsitu zen. Gaur egun zutik horma batzuk besterik geratzen ez diren arren, zaharberritze prozesu batean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José de Sigüenza fraideak San Jeronimoren ordenaren Historia (1595-1605) lanean adierazi zuen Toloñon bazirela gailurrean bizi ziren ermitau batzuk, bizitza espiritual eta penitentea egiten zutelarik bertan. Calahorrako apezpikuak, monasterio hau San Miguel del Monte (Miranda Ebro) monasterioaren menpe utzi zuen.[1]

Ondoren, Toloñoko baseliza independentea izan zitekeela ematen zuen, eta Benedikto XIII.a (antipapa) antipapari baimena eskatu ondoren, monasterio independente modura eratu zen. Toloñoko gailurreko eguraldi gogorrak zaildu egiten zuen monasterioko bizitza.[1] Ordenak ez zien uzten [[|nobiziotza|nobiziorik]] eskatu edo jasotzen, ezin baitzituzten zerekin mantendu. Hala, monasterioan ez ziren nahikoa fraide ospakizunetan formak gorde eta tradizioak mantentzeko, eta lurra lantzeko ere zailtasunak zituzten.[1]

Hala, monasterioa miseria gorrian erori zen eta egoera ikusita, kongregazioak lekua uztea erabaki zuen. 1417an ikertzaileak joan ziren eta egoera uste baino okerragoa izanda, monasterioa uzteko baimena eman zieten, bertan zeuden erlijiosoei eskerrak emanez horrenbeste agoantatu izanagatik. Gauzak honela, San Jeronimoko ordenak Toloñoko fraideak ordenaren beste monasterio batzuetara eramatea onartu zuen.[1]

1422an ordenak monasterioari uko egin zion eta berau Calahorrako apezpikuaren esku utzi, Erremelluri izeneko etxaldearekin batera. Honek onartu eta Martin Fernandez Bastida bidali zuen bertara kapelau lanak egitera.

Laster, Dibisaren kofradia sortu zen, monasterioa zaindu eta berau kudeatzeko. Berau Urizaharra, Bastida, Gatzaga Buradon, Ozio eta Bergantzuko uriek eta Trebiñuko konderriak osatzen zuten. 1835ean, Lehen Karlistaldian monasterioa erre egin zen sute batean.

Arkitektura eta ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monasterioko kapera barrokoaren aztarnak.

Eraikina ondo eraikita zegoen eta eliza kamarina eta sakristia zituen. Erretaula nagusia harri zuriz egina zegoen. Ostatuan 22 gela eta bost sukalde, kapelauarentzat, ermitauarentzat eta zerbitzuarentzat aparteko gelak zeuden, baita Dibisaren kofradiak erabiltzen zuen bilera gela bat ere.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d de Sigüenza, José. (1595-1605). Historia de la Orden de San Jerónimo. .
  2. Espainiako Historia Erret Akademia (1802). Diccionario Geográfico-Histórico de España.. I Liburukia Abadiano-Llodio. Madrid: 376-77 orr.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toloñoko Andre Mariaren monasterioa