Toloño mendilerroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toloñoko mendilerroa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Toloño mendilerroa
Sierra de Cantabria desde Cruz del Castillo-La Rioja-Spain.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuena Larrasa
Garaiera 1.454 m
Geografia
Koordenatuak 42° 36′ 00″ N, 2° 35′ 00″ W / 42.6°N,2.58333333°W / 42.6; -2.58333333Koordenatuak: 42° 36′ 00″ N, 2° 35′ 00″ W / 42.6°N,2.58333333°W / 42.6; -2.58333333
Herria Euskal Herria
Honen parte da Kantabriako mendikatea
Mendikatea Euskal Herriko arkua
Kantabriako mendikatea
Herrialdea Espainia
Lurraldea Araba, Nafarroa Garaia eta Errioxa
Leku geografikoa Ebroko harana

Toloño mendilerroa[1][2] (Kantabria mendilerroa izenez ere ezaguna) Arabako hegoaldean dagoen mendilerro baten izena da. Arabar Errioxa eta Arabako Mendialdea bereizten ditu. Mendialdea Kuadrillako mendiguneak daude mendilerro honetan. Punturik altuena Palomares da, 1.446 metrorekin. Mendilerroan dagoen Toloño mendiak ematen dio izena mendilerroari.

Mugak ditu Errioxako eta Nafarroako Foru Erkidegoarekin eta mendi punta batzuk bi lurralderen artean kokatzen dira. Ekialderantz, Kodesko mendilerroarekin jarraitzen du.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toloño mendia.

Mendilerroaren izenak eztabaida handia sortu izan du. Euskaltzaindiak 1990ean argitaratu zuen txostenean Toloño izena idazkietan zein herrietan José Antonio González Salazarrek jasotako testigantzetan agertzen zela ondorioztatu zuen. Aldiz, zenbait ikertzailek, batez ere Salvador Velillak, Sierra de Cantabria izenaren alde jo zuten, mendilerroaren ekialdeko zatiari dagokionez. Egoera nahasiaren aurrean Akademiak txosten zehatzagoa argitaratu zuen 2010ean.[3] Bere ondorio nagusiak hauexek dira:

  • Toloño izenaren erabilera oso zaharra da, Erdi Arotik dokumentatuta baitago. Mendilerro osoa izendatzeko ere testigantza ugari dago.
  • XIX. mendea arte hain mendilerro luzeentzat ez ohi zen izenik erabiltzen eta biztanleek zati bakoitza izendatzen zuen.
  • Erabili den baina gaur egun hilik dagoen beste izen bat Sonsierra edo Nafarroako Sonsierra da, egun Arabako Errioxa, Briñas, San Vicente de la Sonsierra eta Ábalos dauden lurraldeak (hau da mendilerrotik Ebrorakoak) ere zuena.
  • Sierra de Cantabria izena 1790tik baino ezin da dokumentatu eta bide kultistaren bitartez sortua da, Logroño eta Oion artean dagoen Cantabria delako mendian oinarrituta.[4]
  • Mendilerroa bi zatitan banatzeari (mendebaldeari Toloño eta ekialdeari Cantabria deituta) ere ez deritzo ondo Euskaltzaindiak, biztanleriaren pertzepzioaren eta geografiaren arabera batasuna baitu.

2017an, Jose Angel Chasco Oyón etnologoaren ikerlan sakona argitaratu zuen Euskaltzaindiak: Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa.[5] Agerian utzi du oraintsu arte inguruko herrietan Toloño izena erabili izan dela mendilerro osoari deitzeko. Gainera, erabilera hori ez da zeharo galdu, oraindik adineko hainbat pertsonak izen hori erabiltzen baitu. Argitalpen horren laburpentzat har daitekeen liburuxka argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak.[6]

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toloño mendilerroaren ikuspegi orokorra, Guardiatik (hau da, hegoaldetik).
Toloñoko mendilerroko mapa.

Ekialdetik mendebaldera, hauek dira mendilerroko tontorrak:

  1. Larrasa, 1.454 m[7][8] 42° 35′ 55″ N, 2° 35′ 31″ W / 42.5985526°N,2.5919404°W / 42.5985526; -2.5919404 (Araba)
  2. Palomares, 1.443 m 42° 36′ 07″ N, 2° 36′ 10″ W / 42.6020304°N,2.6026452°W / 42.6020304; -2.6026452 (Araba)
  3. Peña del Castillo, 1.431 m 42° 35′ 58″ N, 2° 35′ 23″ W / 42.5995537°N,2.589825°W / 42.5995537; -2.589825 (Araba)
  4. Palomares Central, 1.417 m 42° 36′ 02″ N, 2° 35′ 54″ W / 42.6006553°N,2.5982899°W / 42.6006553; -2.5982899 (Araba)
  5. Peña del Leon, 1.392 m 42° 36′ 20″ N, 2° 33′ 30″ W / 42.6056148°N,2.5584179°W / 42.6056148; -2.5584179 (Araba)
  6. Cervera, 1.385 m 42° 36′ 14″ N, 2° 37′ 51″ W / 42.6038721°N,2.6309401°W / 42.6038721; -2.6309401 (Araba)
  7. Payo de la Espadilla, 1.384 m 42° 36′ 16″ N, 2° 36′ 39″ W / 42.6043459°N,2.6108104°W / 42.6043459; -2.6108104 (Araba)
  8. Recilla edo Redecilla, 1.376 m 42° 36′ 21″ N, 2° 37′ 15″ W / 42.6057119°N,2.620701°W / 42.6057119; -2.620701 (Araba)
  9. Peña Artesilla, 1.341 m 42° 35′ 52″ N, 2° 38′ 21″ W / 42.5977204°N,2.6391433°W / 42.5977204; -2.6391433 (Araba)
  10. San Tirso, 1.333 m 42° 36′ 40″ N, 2° 32′ 34″ W / 42.6111911°N,2.5427971°W / 42.6111911; -2.5427971 (Araba)
  11. Eskamelo, 1.292 m 42° 35′ 36″ N, 2° 39′ 32″ W / 42.5933766°N,2.6587555°W / 42.5933766; -2.6587555 (Araba)
  12. Eskamelo Oriental, 1.287 m 42° 35′ 39″ N, 2° 39′ 17″ W / 42.5941572°N,2.6547655°W / 42.5941572; -2.6547655 (Araba)
  13. Peña Roja, 1.284 m 42° 35′ 47″ N, 2° 38′ 37″ W / 42.5964645°N,2.6435875°W / 42.5964645; -2.6435875 (Araba)
  14. Toloño, 1.277 m 42° 37′ 22″ N, 2° 45′ 51″ W / 42.6228566°N,2.7641488°W / 42.6228566; -2.7641488 (Araba eta Errioxa arteko mugan)
  15. Bonete De San Tirso, 1.276 m 42° 36′ 44″ N, 2° 32′ 12″ W / 42.6121389°N,2.5366209°W / 42.6121389; -2.5366209 (Araba)
  16. Dehesarroque, 1.269 m 42° 35′ 34″ N, 2° 39′ 41″ W / 42.5927181°N,2.661404°W / 42.5927181; -2.661404 (Araba)
  17. Peña del Castillo, 1.265 m 42° 37′ 22″ N, 2° 46′ 17″ W / 42.6228801°N,2.7713068°W / 42.6228801; -2.7713068 (Araba)
  18. Castillo de Vallehermosa, 1.256 m 42° 35′ 43″ N, 2° 39′ 02″ W / 42.5953243°N,2.6506026°W / 42.5953243; -2.6506026 (Araba)
  19. Peñalasdoce, 1.255 m 42° 37′ 29″ N, 2° 46′ 28″ W / 42.6246696°N,2.7745563°W / 42.6246696; -2.7745563 (Araba)
  20. Castillo de Lapoblación, 1.244 m 42° 36′ 29″ N, 2° 27′ 43″ W / 42.6081922°N,2.4619286°W / 42.6081922; -2.4619286 (Nafarroa Garaia)
  21. Peña Alta edo Peñalta, 1.243 m 42° 36′ 52″ N, 2° 29′ 30″ W / 42.6144695°N,2.491576°W / 42.6144695; -2.491576 (Araba eta Nafarroa Garaia arteko mugan)
  22. Peña Bonbalatxi, 1.224 m 42° 37′ 25″ N, 2° 44′ 58″ W / 42.6237352°N,2.7495609°W / 42.6237352; -2.7495609 (Araba)
  23. San Leon, 1.223 m 42° 35′ 42″ N, 2° 41′ 09″ W / 42.5948767°N,2.6857213°W / 42.5948767; -2.6857213 (Araba)
  24. Payo Redondo, 1.215 m 42° 36′ 59″ N, 2° 30′ 08″ W / 42.6165067°N,2.5022771°W / 42.6165067; -2.5022771 (Araba)
  25. Peña del León, 1.215 m 42° 37′ 03″ N, 2° 45′ 28″ W / 42.61749°N,2.757657849°W / 42.61749; -2.757657849(Errioxa)
  26. Peña del Cuervo, 1.208 m 42° 35′ 34″ N, 2° 40′ 01″ W / 42.5926534°N,2.6669744°W / 42.5926534; -2.6669744 (Araba)
  27. El Tajo, 1.201 m 42° 36′ 38″ N, 2° 27′ 20″ W / 42.610431°N,2.4554476°W / 42.610431; -2.4554476 (Nafarroa Garaia)
  28. Payos, 1.191 m 42° 35′ 47″ N, 2° 41′ 38″ W / 42.59646°N,2.693989836°W / 42.59646; -2.693989836(Errioxa)
  29. Matikal, 1.188 m 42° 35′ 44″ N, 2° 40′ 30″ W / 42.5955855°N,2.6750767°W / 42.5955855; -2.6750767 (Araba)
  30. Zerraluntxa, 1.188 m 42° 36′ 08″ N, 2° 41′ 58″ W / 42.6021448°N,2.6993136°W / 42.6021448; -2.6993136 (Araba)
  31. Cocinas, 1.181 m 42° 35′ 59″ N, 2° 42′ 25″ W / 42.599688°N,2.706944°W / 42.599688; -2.706944 (Araba)
  32. Artxabal, 1.168 m 42° 36′ 22″ N, 2° 43′ 07″ W / 42.6060212°N,2.7186299°W / 42.6060212; -2.7186299 (Araba eta Errioxa arteko mugan)
  33. Alto del Avellanal, 1.158 m 42° 36′ 51″ N, 2° 31′ 22″ W / 42.6142431°N,2.5226812°W / 42.6142431; -2.5226812 (Araba)
  34. Peña Usatxi, 1.141 m 42° 36′ 28″ N, 2° 37′ 55″ W / 42.6078382°N,2.6320383°W / 42.6078382; -2.6320383 (Araba)
  35. Ikatxi, 1.129 m 42° 36′ 35″ N, 2° 40′ 52″ W / 42.6096966°N,2.681209°W / 42.6096966; -2.681209 (Araba)
  36. El Seron, 1.112 m 42° 37′ 50″ N, 2° 45′ 18″ W / 42.6306095°N,2.755119°W / 42.6306095; -2.755119 (Araba)
  37. Riparasa, 1.071 m 42° 38′ 18″ N, 2° 46′ 17″ W / 42.6382892°N,2.7715066°W / 42.6382892; -2.7715066 (Araba)
  38. Mendigurena, 1.045 m 42° 38′ 21″ N, 2° 45′ 05″ W / 42.639175°N,2.7514384°W / 42.639175; -2.7514384 (Araba)
  39. Semendia, 1.041 m 42° 37′ 15″ N, 2° 37′ 46″ W / 42.6208344°N,2.6295718°W / 42.6208344; -2.6295718 (Araba)
  40. Peñacolorada, 1.023 m 42° 37′ 09″ N, 2° 44′ 18″ W / 42.61914°N,2.738361124°W / 42.61914; -2.738361124(Errioxa)
  41. Kezparro, 1.014 m 42° 36′ 58″ N, 2° 43′ 06″ W / 42.6159811°N,2.7184632°W / 42.6159811; -2.7184632 (Araba)
  42. Kukumendi, 992 m 42° 36′ 53″ N, 2° 42′ 11″ W / 42.6148436°N,2.7030688°W / 42.6148436; -2.7030688 (Araba)
  43. Castillo de Villamonte, 989 m 42° 37′ 06″ N, 2° 43′ 47″ W / 42.6184489°N,2.7297676°W / 42.6184489; -2.7297676 (Araba)
  44. Arbina, 954 m 42° 38′ 03″ N, 2° 47′ 39″ W / 42.6342435°N,2.7941582°W / 42.6342435; -2.7941582 (Araba)
  45. Peña de la Rosa, 931 m 42° 35′ 39″ N, 2° 42′ 10″ W / 42.59408°N,2.702862656°W / 42.59408; -2.702862656(Errioxa)
  46. Treshermanas, 888 m 42° 37′ 56″ N, 2° 47′ 50″ W / 42.632241°N,2.797348°W / 42.632241; -2.797348 (Araba)
  47. San Cristóbal, 885 m 42° 37′ 18″ N, 2° 48′ 21″ W / 42.621593°N,2.8058575°W / 42.621593; -2.8058575 (Araba)
  48. San Mamés, 767 m 42° 37′ 14″ N, 2° 49′ 35″ W / 42.6206892°N,2.8262851°W / 42.6206892; -2.8262851 (Araba)
  49. La Deresa, 744 m 42° 37′ 35″ N, 2° 49′ 53″ W / 42.6263525°N,2.8314889°W / 42.6263525; -2.8314889 (Araba)
  50. Peñaparda, 674 m 42° 37′ 07″ N, 2° 50′ 07″ W / 42.6185233°N,2.8354119°W / 42.6185233; -2.8354119 (Araba)
  51. Cabrera, 706 m 42° 38′ 29″ N, 2° 50′ 19″ W / 42.6413121°N,2.8385721°W / 42.6413121; -2.8385721 (Araba)
  52. San Cristóbal, 667 m 42° 34′ 33″ N, 2° 43′ 20″ W / 42.57575°N,2.722153532°W / 42.57575; -2.722153532(Errioxa)
  53. Zancobe, 657 m 42° 37′ 05″ N, 2° 49′ 51″ W / 42.6180752°N,2.8307308°W / 42.6180752; -2.8307308 (Araba)
  54. Lanos, 644 m 42° 39′ 16″ N, 2° 49′ 18″ W / 42.6545072°N,2.8215914°W / 42.6545072; -2.8215914 (Araba)
  55. Buradón, 622 m 42° 37′ 03″ N, 2° 50′ 40″ W / 42.6175722°N,2.8443765°W / 42.6175722; -2.8443765 (Araba)
  56. Alto de San Martín, 621 m 42° 35′ 00″ N, 2° 45′ 01″ W / 42.5834039°N,2.7502583°W / 42.5834039; -2.7502583 (Araba)
  57. Las Mugas, 589 m 42° 32′ 09″ N, 2° 41′ 29″ W / 42.5358232°N,2.6913635°W / 42.5358232; -2.6913635 (Araba)
  58. Alto de las Águilas, 559 m 42° 32′ 11″ N, 2° 28′ 41″ W / 42.5362714°N,2.4781713°W / 42.5362714; -2.4781713 (Araba)
  59. Cerragudo , 545 m 42° 31′ 46″ N, 2° 41′ 35″ W / 42.5295060°N,2.6931735°W / 42.5295060; -2.6931735 (Araba)
  60. Rivacavera, 519 m 42° 29′ 32″ N, 2° 32′ 48″ W / 42.49212°N,2.54657°W / 42.49212; -2.54657 (Araba)
Toloño mendilerroaren iparraldeko magala. Argazkian Bernedo herria agertzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordea: «Onomastika batzordeak Toloño izenaren egokitasuna berretsi du», Euskaltzaindia.eus, 2010-10-21.
  2. Euskaltzaindia: «Aurrerantzean: 'Toloño mendilerroa', eta ez 'Cantabria mendilerroa'», Euskaltzaindia.eus.
  3. Euskaltzaindiaren 2010eko irizpena: [1] Euskera aldizkaria 2010, 55, 1. zk., 446-485. or.
  4. Mikel Gorrotxategi: «Toloño mendia Cantabriaren iparraldean dago», Deia.
  5.   Chasco Oyon, José Ángel (2017) Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa Izenak Euskaltzaindia ISBN 978-84-946477-4-1 .
  6. Chasco Oyon, J.A. «Gure leku-izenen historia: Toloño mendilerroa»: [2] | Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, 2017
  7. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Berrikusketen arduraduna: Patxi Galé. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Mendien koordenatuak, garaiera eta prominentzia jakiteko, ikus Peakvisor.com webgunea.
  8. Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]