Tomahawk
Tomahawk, Ipar Amerikan herri indiarren aizkora mota bat da. Antzinako tomahawakek zurezko kirtena eta hezurrezko edo harrizko burua zuten, baina europarrak Ameriketara iritsi zirenean metal edo burdinazko burudunak egiten hasi ziren. Borrokarako erabili ohi zituzten, baita erritu eta ospakizunetan ere; bi leinuren artean bakea egin zutela adierazteko, adibidez, leinu bakoitzak bere tomahawaka lurperatzen zuen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.