Tomarreko sinagoga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tomarreko sinagoga
Sinagoga de Tomar
Sinagoga de Tomar IMG 9389.jpg
TomarSynagogue1.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaSantarem
Portugalgo hiriaTomar
FreguesiaTomar (São João Baptista) e Santa Maria dos Olivais
Koordenatuak39°36′12″N 8°24′49″W / 39.6032°N 8.413673°W / 39.6032; -8.41367339°36′12″N 8°24′49″W / 39.6032°N 8.413673°W / 39.6032; -8.413673
Historia eta erabilera
IrekieraXV. mendea
Ondarea

Tomarreko sinagoga (portugesez: Sinagoga de Tomar), XV. mendekoa, Portugalen hobeto gordetzen dena da. Tomar hiriko gune historikoan dago eta, bertan, gaur egun, judutar museoa ikus daiteke: Museu Luso-Hebraico Abraão Zacuto, alegia. 1921etik eraikina monumentu nazionala da.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV. mendena, sinagoga hau eraiki zenean, Tomarren judutar komunitate aberatsa zegoen. Judutarren tradizioan, kanpotik eraikina kaleko beste batzuen antzekoa da. Barruan, gauzak oso desberdinak dira. Gaur egun dagoen sarrera, iparraldera ematen duena Erdi Aroan ez zegoen. Arku gotikoa dagoen tokia zen sarrera nagusia, Ekialdera, hau da Jerusalemera begira zegoena zen hori. Judutarrak ziur aski XIV. mendean heldu ziren Tomarrera, Tenpluko Ordenaren zerbitzuan. XV. mendean 200 pertsona inguru izango ziren. Henrike Nabigatzaileak agindu zuen tenplu hau irekitzea. Izan ere, sinagoga honek ez zuen oso bizitza luzea izan zeren eta 1496an Manuel I.a Portugalgoak Portugalgo guztiak ixteko agindua eman baitzuen.

Sinagogaren espazioa espetxe publiko gisa erabiltzen hasi zen 1516tik aurrera. Mendearen bukaera eta XVII.aren hasiera bitartean, beharrezko obren ondoren, eraikina kristau gune bihurtu zen, São Bartolomeuko kapera gisa. Profanatu eta gero, XIX. mendean, tenplu zaharra lastotegi gisa erabili zen, 1920an Portugalgo arkeologo talde bat, upategi bat eta janari denda bat bisitatu zirenean. Hurrengo urtean, eraikina Monumentu Nazional gisa sailkatu zen. 1923an Samuel Schwarz doktoreak erosi zuen. Poloniako judu honek, hebrear kulturaren ikertzailea, garbiketa eta indusketa lanak egin zituen, azkenik eraikina Estatuaren eskuetan uzteko, bertan judutar museoa jartzeko baldintzarekin.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]