Henrike Nabigatzailea
Henrike Nabigatzailea | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Porto, 1394ko martxoaren 4a | ||
Herrialdea | Portugalgo Erresuma | ||
Lehen hizkuntza | portugesa | ||
Heriotza | Vila do Bispo, 1460ko azaroaren 13a (egutegi gregorianoa) (66 urte) | ||
Hobiratze lekua | Batalhako monasterioa | ||
Familia | |||
Aita | Joanes I.a Portugalgoa | ||
Ama | Filipa Lancasterkoa | ||
Haurrideak | |||
Leinua | Avisko etxea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ofizierra | ||
Jasotako sariak | |||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Conquest of Ceuta (en) Ceutako bigarren setioa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Henrike Nabigatzailea[1] —portugesez: Henrique o Navegador, ahoskera: /ẽˈʁik(ɨ)/— (Porto, 1394ko martxoaren 4a – Sagres, 1460ko azaroaren 13a) Portugalgo Erresumako infantea eta Portugaldar Inperioaren hasieran bere bultzatzaile nagusienetariko bat izan zen. Europarrek beste kontinenteak esploratzea eta merkataritza harremanak bultzatu zituen.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita Joanes I.a Portugalgoa, Aviz leinuaren sortzailea, eta ama Filipa Lancasterrekoa, Joanes Gantekoaren alaba, izan zituen. 1415ean, Ceuta konkistatzeko berotu zuen aita. Izan ere, bazekien hiri horretan zutela amaiera Saharako merkataritza bideek, eta Preste Joanesen kondairak Afrika ezagutzeko irrika piztu zion[3].
Ceutako konkistan parte hartu ostean, Saharako kostaldetik behera abiatu zen, kristautasuna mendebaldeko Saharan barrena hedatzeko asmoz. Gotorleku bat eraiki zuen Sagresen (San Bizente lurmuturraren hego-ekialdean) eta Villa do Infante izena eman zion. Mendebaldeko Afrikako itsasertzak eta uharteak miatu zituzten espedizioak antolatu zituen bertan: Madeira (1418), Azores (1432-1457), Rio de Oro (1436), Arguin uhartea (1443) eta Senegal (1445). Alvise Cadamosto eta Antonio de Noli italiar bidaiariek eta beste itsasgizon portugaldar ospetsu batzuek hartu zuten parte aurkikuntza haietan. Henrike printzeak zientziak bultzatu zituen bizitza osoan zehar eta, hil ondoren, ondasun asko utzi zion Lisboako Unibertsitateari.
Sagresko etxean nabigatzaile eta kartografoen eskola eratu zuela idatzi bada ere, historialari askok ezeztatu dute uste hori. Kartografo batzuk kontratatu zituen Mauritaniako kostaldea deskribatzeko, baina ez zuen inolako nabigatzaileen behatoki edo erakunderik sortu. Crónica da Guiné liburuak dio gizon lasai eta bertutetsua zela, ez zuela luxua bilatzen.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/2/20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 185. arauaː Errenazimentuko pertsona-izenak. .
- ↑ Beazley, C. Raymond. (1894). Prince Henry the Navigator, the Hero of Portugal and of Modern Discovery, 1394-1460 A.D.: With an Account of Geographical Progress Throughout the Middle Ages As the Preparation for His Work. Londres: G. P. Putnam's Sons.
- ↑ Oliveira Martins, J. P.. (1914). The golden age of Prince Henry the Navigator. Londres: Chapman and Hall.