Tomas sinesgogorra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tomas sinesgogorra izena ematen zaio esperientzia pertsonalik izan gabe zerbait sinisteari uko egiten dion eszeptiko bati. Izenak Tomas apostoluari egiten dio erreferentzia, ez zuena sinistu Jesus Nazaretekoa hamar apostoluren aurrean agertu zela, bere begiekin ikusi eta Jesusek gurutzean izandako zauriak ukitu arte.

Artearen historian gertaera hau askotan agertu da XV. mendetik aurrera. Irudikapena interpretazio teologiko ugari adierazteko erabili da.

Ebanjelioetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertaera Joanen Ebanjelioan agertzen da, 20. atalean, baina ez da aipatzen hiru Ebanjelio sinoptikoetan. Joan 20:24-29k honela dio[1]:

«

24 Tomas, Hamabietako bat, Bikia zeritzana, ez zegoen haiekin Jesus etorri zenean.
25 Elkartu zirenean, beste ikasleek esan zioten:
–Jauna ikusi dugu.
Tomasek erantzun zien:
–Haren eskuetan iltzeen seinalea ikusten ez badut, eta nire atzamarra iltze-zuloetan eta nire eskua haren saihets-zuloan sartzen ez badut, ez dut inola ere sinetsiko.
26 Zortzi egunen buruan, etxean zeuden berriro ikasleak, eta Tomas ere bertan zen. Ateak itxirik zeuden arren, sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei».
27 Gero, esan zion Tomasi:
–Ekarri atzamarra eta aztertu nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihets-zuloan. Eta ez izan sinesgogor, sinestedun baizik.
28 Tomasek erantzun zion:
–Ene Jauna eta ene Jainkoa!
29 Jesusek esan zion:
–Ikusi nauzulako sinetsi al duzu? Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak.

»


Testu hau aztertu dutenek nabarmentzen dute Joanek ez duela esaten ea Tomasek eskua benetan zaurietan sartu zuen hala ez[2]. Erreforma Protestantearen aurretik, errepresentazio artistikoetan ohikoa den bezala, eskua zaurietan sartu zuela erakusten da, katoliko gehienek sinisten duten bezala; protestanteek, ordea, uste dute ez zuela eskua sartu[3].

Tomasek Jesusen Pizkundearen ebidentzia fisikoa sentitu ote zuen "ikusi" ala ez zalantzan jarri gabe, interpretazio katolikoa hauxe izan zen, alegia, Jesusek froga fisikorik gabe fedea dutenen nagusitasuna baieztatzen duen arren, Tomasi bere zauria erakutsi nahi ziola, eta senti zezala. Hau teologoek, erromesaldiak, erlikien benerazioa eta kristau sinesmenak sendotzeko erritualak bezalako esperientzia fisikoak erabiltzeko animo bibliko gisa erabili da[4].

Teologo protestanteek Jesusen "fedea bakarrik" argudioari ematen diote garrantzia (sola fide), nahiz eta Thomas Hartwell Horne anglikanoak bere Introduction to the Critical Study and Knowledge of the Holy Scriptures ezagunean (1818) Tomas sinesgogortasuna lantzen duen, beste apostoluei hedatzen duena Ebanjelioen benetakotasuna defendatzeko[5]. Eliza goiztiarreko egile gnostikoek behin baino gehiagotan aipatzen dute Tomasek ez zuela Jesus ukitu[6].

Interpretazio teologikoak gertakari hau askotan aztertu du, Pizkundearen errealitateari buruz hitz egiteko, baina IV. eta V. mendeko Joan Krisostomo eta Zirilo Alexandriakoa santuek jada eman zioten honi eukaristiarekin lotutako interpretazio bat, Eukaristiako sakramentuaren alegoria bat zela iradokita[7][8].

Ebanjelioez gain[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebanjelioetan aipatzen ez den alegia kristauetan ere agertzen da Tomasen sinesgogortasunaren gaia, hala nola Mariaren Jasokundeari lotutako Gerriko Santuaren istorioan, Toscanako tradizio katolikoan ezaguna den kontua[9].

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jn 20:24-29
  2. Most, Glenn W.. (2007). Doubting Thomas. Harvard University Press ISBN 978-0-674-04125-7. PMC 433148110. (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  3. (Ingelesez) Salisbury, Joyce E.. (2006-03-23). «Doubting Thomas (review)» The Catholic Historical Review 92 (1): 95–96. doi:10.1353/cat.2006.0113. ISSN 1534-0708. (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  4. (Ingelesez) Schiller, Gertrud. (1972). Iconography of Christian Art: the Passion of Jesus Christ. Lund Humphries (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  5. (Ingelesez) Horne, Thomas Hartwell. (1836). An Introduction to the Critical Study and Knowledge of the Holy Scriptures. R. Carter (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  6. Most, Glenn W.. (2007). Doubting Thomas. Harvard University Press ISBN 978-0-674-04125-7. PMC 433148110. (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  7. Butterfield, Andrew. (1992). «Verrocchio's Christ and St Thomas: Chronology, Iconography and Political Context» The Burlington Magazine 134 (1069): 225–233. ISSN 0007-6287. (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  8. Jacks, Philip Joshua, 1954-. (2001). The Spinelli of Florence : fortunes of a Renaissance merchant family. Penn State University Press ISBN 0-271-01924-7. PMC 40338639. (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  9. (Ingelesez) «Doubting Thomas and the girdle of the Virgin Mary … and us» Aleteia — Catholic Spirituality, Lifestyle, World News, and Culture 2017-08-14 (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  10. Gurewich, Vladimir. (1963). «Rubens and the Wound in Christ's Side. A Postscript» Journal of the Warburg and Courtauld Institutes 26 (3/4): 358–358. doi:10.2307/750501. ISSN 0075-4390. (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  11. Gurewich, Vladimir. (1957). «Observations on the Iconography of the Wound in Christ's Side, with Special Reference to Its Position» Journal of the Warburg and Courtauld Institutes 20 (3/4): 358–362. doi:10.2307/750787. ISSN 0075-4390. (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]