Martin Schongauer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Martin Schongauer
Hans Burgkmair d.Ä. - Bildnis Martin Schongauer (Kopie).jpg
Bizitza
Jaiotza Colmar, 1450
Herrialdea  Alemania
Heriotza Breisach am Rhein1491ko otsailaren 2a (40/41 urte)
Hezkuntza
Heziketa Leipzigeko Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta grabatzailea
Lan nabarmenak Madonna of the Rose Garden Itzuli

Martin Schongauer (Colmar, Alsazia, Germaniako Erromatar Inperio Santua —gaur egun Frantzia—, 1445 - Breisach, Germaniako Erromatar Inperio Santua —gaur egun Alemania—, 1491ko otsailaren 2a) alemaniar irarle eta margolaria izan zen, XV. mendeko grabatzailerik onenetako bat. Garai hartako herbeheretar maisu handien eragina begi-bistakoa da haren lanetan. Schongauerren 115 bat irarlan gorde dira, bikainak denak. Eragin handia izan zuten Durerorengan, eta Europa osoan zehar ezagutu ziren. Grabatuetan erabili zituen gaiak erlijiozkoak ziren batez ere: Ama Birjinaren heriotza; Birjina zuhurrak; San Antonio; Errege Magoen gurtzea; Passion (Pasioa).

Margolari gisa oso adierazgarria izan zen egin zituen lan bakanetan. Ezagunena Ama Birjina arrosa artean (1743) da. Beste lan batzuk ere baditu: Colmar museoan dauden aldareburuko baten bi aldeak; Familia sakratua; Ama Birjinaren koroatzea; Epaiketa unibertsala, Brisach-eko katedralean dagoen fresko erraldoia. Schongauerren jatorrizko 53 marrazki ere gordetzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Schongauer Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Germaniako Erromatar Inperio Santua
Artikulu hau Germaniako Erromatar Inperio Santuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.