Topic on Wikiproiektu eztabaida:Ondarea

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Aurrekoan @Luistxok galdera interesgarria egin zuen: nola has daiteke Harana herriko ondareari buruzko zerrenda bat egiten? Nik erantzun laburra eman nion: Eusko Jaurlaritzak emandako monumentuen zerrendan ez dago bat ere Haranakoa, beraz ezin dugu jarri. Amaitu dut igotzen Wikidatara Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako elementuen zerrenda eta hainbat duda sortu zaizkit horren inguruan.

Lehenik eta behin, historia pixka bat. Ondarearen zerrendak egiten hasi ginenean, Frantziako eta Espainiako irizpideak erabiltzen hasi ginen. Frantzian Merimee zerrenda erabiltzen da, eta eraikin bakoitzak kode bat du. Espainian Bien de Interés Cultural direlakoak erabiltzen dira, eta hauek ere kode bat dute, baina batzuetan kode bera dute eraikin guztiek (Alde Zahar batek, adibidez). Teorian guztiek dute R.I.-XX-YYYYYYY-00000 motako kode bat, non 00000 hori alda daiteke objektu ezberdinak identifikatzeko. 1985ean izendatuak zeuden monumentu guztiak bildu ziren, eta ondoren Erkidegoetara igaro zen konpetentzia; honela, Hego Euskal Herriko zerrenda, basikoki, 1985ekoa da.

Geroztik gauza asko gertatu dira, tartean Eusko Jaurlaritzak ondarearen inguruko definizioa egin du, ondasun eraiki, arkeologiko eta higigarriaren artean bereiziz. Sailkatua zein inbentariatua dago, baina horrek guri berdin digu fase honetan. Iaz genuena, beraz, Merimee eta BIC kodea zuten eraikinak ziren, oso gutxi. Aurten duguna da horri guztiari gehitutako EJren zerrenda (5.000 eraikinetik gora). Gainera, badirudi Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak ere badituztela euren zerrendak, atzitzeko zailak, orokorrean EJrenak baino laburragoak baina ez direla koinzidenteak. Azkenik, herri batzuek euren eraikin babestuak ere badituzte, EJren zerrendatik kanpo.

Nafarroan egoera askoz korapilotsuagoa dela ematen du. Hasteko, izendatutako monumentuak oraindik ere BIC horiek dira, eta oso gutxi dira. Baina, badago milaka monumentu inbentariatuak dituen webgune bat, non eraikinak ez diren agertzen baina bai, adibidez, etxeetako armarriak. Babesturik daude eta BIC direla dio. Orrialde horretan kode bat dute elementu guztiek (higiezin zein higigarri) eta kasu batzuetan (ez naiz ausartzen gehienetan esatera) koordenatuak dituztela ere ikusi dut. Nafarroako Gobernuak egindako legean ondare gisa jasotzen dira eraikinak, arkeologia guneak, higigarriak, kultura (immateriala), paisaia eta natura. Gainera, hiru babes maila ezartzen dira: BIC (Bien de Interés cultural), BIN (Bienes inventariados, aurrekoak baino garrantzi gutxiago dutenak) eta BRL (Bienes de Relevancia Local). Azken hauek herri bateko zerrendan jartzeko aproposak dira ere, baina ez dute zertan izan behar beste monumentuen "mailakoak". Eta hau gutxi balitz, udal bakoitzak bere "udal plana" egiten du, non babestu beharreko eraikinak zeintzuk diren adierazten duen eta 3 babes maila ezberdinen arabera sailkatu: 1 babes osorako, 2 egiturazkorako eta 3 elementu batzuetarako. Hemen Iruñeko Alde Zaharreko 18 katalogoetako 1.

Azken dokumentu hauek bereziki interesgarriak dira: lege dira eta, beraz, domeinu publikoan daude Espainiako legediaren barruan eta planoak zein argazkiak dituzte. Iruñekoaz gain, bilaketa azkar bat eginez, Lakuntzakoa ere aurkitu nuen atzo, baina ez dakit zenbat dauden eta, ematen duenez, guztiak daude PDF formatoan eta ez excel modukobatean, Wikidatara erraz esportatzeko.

Beraz, eztabaida irekia dago: zer jaso beharko genuke guk herrietako ondare orrialde horietan?

@Xabier Cañas @Suna no onna @Aitzolete @Xabi22 @MerZab @Inaki.alegria @Ernestobanpiroa @Lainobeltz @Asier Iturralde Sarasola

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Lehenengo, eskerrik asko herriz herriko datu-igotzea eta orriak sortzeagatik.

Bigarrenik, igotako datuak direnak dira, eta bale, Haranan ez dago ezer, eta gero beste herri batzuetan, bistakoa da exhauistibitatea konparatuz beste herri batzuetako hutsune eta deskuidoarekin. Bastante sui generis da egin zen sailkapen hura...

Hirugarrenik, "kultura ondasunak" kontzeptu aski zabala da zehazki 1985eko izendapen horietatik haratago doana. Nire ustez, helburua behar luke izan herri bakoitzean iturri desberdinetakoak izendatzea. Ahal bada, wikidatako datu-karga egituratuekin, baina bestela... ba beste modu pedestreagoan ere. Alegia, Zerrenda:Haranako kultura ondasunak esistitu beharko litzateke, eta baita Zerrenda:Lizarrako kultura ondasunak eta Zerrenda:Aiherrako kultura ondasunak. Ze, kultura ondasunak egon badaude EH-ko herri guztietan. Horri horietara iristeko lehen urrats bat litzateke orain arte sortutakoetan, lehen atalburua Ondarea izatetik, zerbait espefizifikoagoa izatera pasatzea, Eraikitako euskal ondare nabaria. Adibidetxo bat egiten ausartu naiz: Zerrenda:Elgetako kultura ondasunak


Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, zuk diozun adibidearen antzeko zerbait dut buruan oraintxe. Herri bakoitzean dauden gauzak, instituzio ezberdinen arabera. Adibidez, Getxon Bizkaiko diputazioaren arabera ez dago ezer ere, EJren arabera 200 eraikin inguru eta UNESCOren arabera gizateariaren ondarea den eraikin bat. Horregatik, iturri ezberdinek diotenarekin, ondare eraiki (EAE, Nafarroa Garaia eta Ipar EHn ezberdina dena definizio legalaren arabera), ondare arkeologiko, ondare inmaterial eta udalak definitzen badu zerbait, ba hori ere.

Ernestobanpiroa (eztabaidaekarpenak)

Aurrekoekin lotuta, izendapen ofiziala ez dituzten inguruak jasotzeak garrantzi handia izango luke ene ustez, horrek nolabait leku horien babesa indar dezake-eta. Ondarearen webgunean badira leku ofizialetik kanpo beste zerrendak: aztarnategiak, aztarnategiak izan daitezke tokiak... informazio horiek ezin ditugu nolabait jaso?

Besarkada bat!


Theklan (eztabaidaekarpenak)

Lehenengoa da, niretzat, labainkorra dena: nola jartzen dugu muga? "Eraikin hau gustatzen zait" ezin da izan, horregatik du garrantzia zerrenda ofizial batetik egiteak.

Bigarrenari dagokionez, bai, horiek jaso nahiko nituzke nik ere, baina EJk ez digu zerrenda hori pasa. Nik uste orain hauekin amaitzen dugunean zerbait erakusteko moduan egongo garela eta eskatzeko bigarren zerrenda hori. Aztarnategiak, balizkoak eta megalitoak dituzte zerrendatuta, eta horiek hemen egotearen alde nago, dudarik gabe.

"Ondarea definitzen" mezuari erantzun