Edukira joan

Topic on Wikipedia:Txokoa

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Mapa hau sortu dut, SVG lehen aldiz. Hala ere, ertzak eta beheko aldea moztu nahi ditut, baina geruzak eta SVG formatua kendu gabe. @Mentxuwiki: eta @Koldo Biguri: zuek aritu zarete honekin, beharbada zerbait dakizue honen gainean... Ondo segi

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, Iñaki. Ni ia erabat ezjakina naiz irudietan, ezin dizut lagundu benetan. Ez dakit nola.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Zuek, Theklan eta Assar, zerbait jakin bai honen gainean? Ondo izan

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Mmm... uste dut esportatzerakoan InkScapen baduzula aukera ze zabalera edo ze zati esportatu nahi duzun esateko. Bestela ere, orriaren tamaina doitu dezakezu, eta gero orrialde osoa esportatu. Baina ez naiz onena ere horretan.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bideo honetan agertzen da. Hala ere, oraindik ez dakit guztiz garbi nola utzi. Alegia, inguruko marra guztia ezabatzea koadro garbi bat geratzeko. Hau da funtsean: hautatu bi planoak, gero Object menua, Clip, eta Set.

Assar (eztabaidaekarpenak)

Kaixo. SVG fitxategi hori elementu bektorialen eta raster irudi baten nahastea da.

Bi aukera daude: egokiagoa den mapa bat egitea, edo zuk egin duzuna konpontzea. Konpontzeko ere, bi aukera: moztea zuk esan duzun bezala (baina benetan ez du mozten, egiten duena da koadrotik kanpo geratzen dena ezkutatu), edo atzeko planoa den irudia erauzi behar duzu eta GIMP edo antzeko batekin moztu, eta gero, berriro txertatu SVGan.

Baina nik berria sortuko nuke, osorik bektoriala dena.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Arratsalde on Assar, bufff, ur handitan sartzen ari gara honen gaineko nire ezagutza murritzerako. Oraingoz (eta horretarako "umorea" itzuli bitartean), png bat sortu dut, osatuagoa ere bai...

"SVG mapa mozten" mezuari erantzun