Topic on Wikipedia:Txokoa

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Txinerazko zineari begira kategoria honetan, pinyin-mandarineraz txukunez daude (ia) denak. Uste dut ez dela komeni, eta ez datorrela bat bere garaian bozkatu zen irizpidearekin, non zehazten den salbuespena direla "txitarra, arabiarra... bezalako alfabetoak", eta horiek "euskarara itzultzea baino ez zaigu geratzen".

Era berean, irizpidearen botoetan agertzen da lanak euskarazko itzulpenik badu, horixe jartzea komeni dela. Bi iritzi daude hau aipatzen dutenak, baina batek "itzulpena" aipatzen du, eta besteak "itzulpen ofiziala". Ez dakit azken ñabardura honek ze inplikazio zehatz dituen...

Bueno, ba nire aburuz, tokatzen da "Agur nire konkubinari" titulatzea artikulu jakin bat, eta ez Bàwáng Bié Jī. Honetan badut kontu pertsonal bat ere, nik neuk euskaratuak direla film horren azpidatziak, eta euskaraz emanda dudala beraz, izenburu bat: ofiziala ez dakit, baina zin dagit maitasun handiz eta txukun itzulia dagoela. Bueno, nik gehitu nuen bere garaian artikulua Wikipediara, eta @Marklar2007:rek jarri zion pinyin izena. Marklar, lagun, zu serio zabiltza lana egiten filmak editatzen-eta: Hizkuntza/alfabeto arrotzetako izenburuena pentsatuko dugu berriro?

Noski, besteon iritziak ere ongi etorriak izango dira. Eskerrik asko.

Marklar2007 (eztabaidaekarpenak)

Arrastion @Luistxo! @Baskesc @Bhgh543bgf lankideen iritzia ere interesgarria izango da (azken finean lauron artean egiten ari gara zinemari buruzko azken artikuluak). "Liburu, film eta antzekoen izenburua" politika aspaldikoa (ia 13 urte) da gurean eta gure alfabetoko hizkuntzekin inoiz ez dugu kexarik izan baina egia da beste alfabetoko izenburuekin zerbait egin behar dugula. Munduan zenbat euskaldunek jakingo dute " Bàwáng Bié Jī" pelikula hori dela?. Agian politikari korolario bat gehitzeko ordua da.

Baskesc (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Mila esker gonbidapenagatik. Ez daukat oso argi, baina gauza batez konturatu naiz, eta horren harian nire burutazioak. Horrelako kasu batzuetan, itzulpen ofizialik ezean, nazioarteko zinemaldietan erabilitako ingelesezko izenburua erabili izan dugu, aurtengo Parasite korear filmaren kasu. Ihazko Beoning korear filmarekin, berriz, jatorrizko izenburu erromanizatua erabiltzen dugu, nahiz eta gurean Burning izenburuarekin estrenaitu zen, Cannesko Zinemaldian izan zuen izenburu bera. Sutan euskarara itzulpena argi ikusi daiteke kasu honetan, nahiz eta agian ofiziala ez izan. Beste kasu batzuetan, aldiz, izenburuaren itzulpena zaila da: Tenki no Ko animea adibidez, gurean Weathering With You bezala ezagunagoa izango dela aurreikusi daiteke.

"Txinerazko izenburuak" mezuari erantzun