Kaixo, Donostiako Zinemaldia artikuluko argazki pare batek "Wikipediaren neutraltasuna bortxatzen dute"la argudiatuz Generalpoteito lankideak exabatu egin ditu. Ikus (historia, Lankide eztabaida:Generalpoteito#Donostiako Zinemaldia eta Donostiako Zinemaldiaren politizazioa). Zinemaldiko gertakariak izanik, ez dut batere argi ikusten neutraltasuna bortxatzen dutenik. Hala ere, uste dut gai honek merezi duela eritzi gehiago jasotzea.
Topic on Wikipedia:Txokoa
Appearance
Kaixo! Ni bat nator irudi horiek ezabatzearekin. Ez dute zerikusirik Zinemaldiarekin, Zinemaldia aprobetxatuta beste batzuk egin dituzten ekimenak dira.
Nire ustez argazki horiek egotea ondo dago, baina bere testuinguruan. Hau da, Zinemaldian (edo Zinemaldia probestuz) protestak egon ohi direla esatea ez dago lekuz kanpo eta hori ilustratu daiteke, baina ez bere historiaren parte gisa. @Generalpoteito
Hau esanda, eztabaida hau emateko lekurik egokiena artikulua bera dela uste dut.