Topic on Wikipedia:Txokoa

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Egun on!

Azken urteotan izendatu diren Kalitatezko Artikuluak begiratzen egon eta bi artikulu hauetan zalantza sortu zait:

Aitor Esteban (2019an izendatua): 4 aldeko boto jaso zituen eta deskuidoren batean edo ON izendatu zen, nahiz eta horretarako 5 aldeko behar diren.

Bonbardaketa Berantiar Handia (2019an izendatua): 6 aldeko boto jaso bazituen ere horietatik 2 epez kanpo eman ziren eta hala ere ON izendatu zen.

Ni bi artikulu hauek ON mantentzearen alde nago, zuek zer deritzozue?

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Zeozer aldatzekotan, artikuluak on izendatzeko prozedura aldatuko nuke, boto gutxiagorekin izendatu ahal izateko... Inola ere ez nieke on izendapena kenduko, ederki merezia baitute.

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Eguerdi on, Xabierrekin bat nator. Ondo izan

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik on mantenduko nieke.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ez da aurrekari ona, beste edonork eskubide osoz eska baitezake artikulu bat ONtzat hartua izatea boz kopuru berdinarekin, merezimendu osoa duelakoan, eta arbitraritaterako zirrikitu bat irekitzen da.

Kasu hauek zaharrak dira dena den. "Urik ez denean, alferretan eihara" esango nuke. Bego.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Ondo, inork kontrakorik esan ez duenez Artikulu On izendatu zirela jarriko dut euren bozketa orrietan. Mila esker!

"Kalitatezko Artikuluetan akatsak" mezuari erantzun