Topic on Wikipedia:Txokoa

Gandalf Grisa (eztabaidaekarpenak)

Kaixo,


Ez dut asmatzen Martin (1. denboraldia) orrialdean jarri dudan atal zerrendan taulako lehen errenkadak beste kolore bat (ff4444) izatea, honen antzera. Posible da? Bide batez, denboraldiko kolorea ilunegia izango balitz posible litzateke lehen errenkada horretan letrak zuriz jartzea beltzez beharrean?


Azkenik, gustatuko litzaidake orrialde honetan "Martin" letra etzanez jartzea (eta "(1.denboraldia)" letra arruntean mantendu), baina ez dakit nola egiten den.


Eskerrik askoǃ

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Kaixo!

Artikuluaren hasieran {{letra etzanetako izenburua}} kodea jarriz aldatu dut izenburua letra etzanetara. Nahi zenuen gainerakoa egiten saiatu naiz, baina alferrik; agian Ingeles Wikipediako «Episode table» txantiloia eta haren modulua ekarri beharko genituzke gurera...

Ea inork laguntza hobea eman ahal dizun.

Gandalf Grisa (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik askoǃ Oker ez banago badaukagu episode table txantiloia, telesailen atalen zerrenda. Uste dut ingelesez background colour propietateak lehen errenkadako kolorea aldatzen duela, baina gurean aldiz laburpeneko koadroaren kolorea aldatzen duela.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
Gandalf Grisa (eztabaidaekarpenak)

Ados. Nik egia esan txantiloiei buruz ez dakit asko, jada eginda daudenak erabiltzen ditut eta horiek dituzten orrialdeak begiratuz ikusi nola bete datuak. Lan handia izango litzateke Episode table euskarara ekartzea? Ni egiteko prest nago baina ez dakit gai izango naizen. Bide batez, telesailen denboraldietarako Infobox television series ere euskaraz eskuragarri jartzea gustatuko litzaidake (momentuz lanen infotaula erabili dut Martin (1. denboraldia) eta Martin (2. denboraldia) orrialdeetarako, baina uste dut hori egokiagoa izango litzatekeela). Lehenengoarekin ondo moldatzen banaiz hori ere nik egin dezaket.

Eskerrik asko

"Telesailen atalen zerrenda - Kolorea" mezuari erantzun