Topic on Lankide eztabaida:Theklan

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Kaixo Theklan,

Nabarmendutako Artikuluak proposatzeko sortu zenituen txantiloi apartak ikusten aritu naiz, ON izateko aukera txantiloia pixka bat gehiago automatizatzeko ideien bila.

Konturatu naiz data era automatikoan jar daitekeela (CURRENTTIME, eguneratu egiten da automatikoki) eta zuk egin bezala aipatutako karga txantiloian (egonkor mantentzen da).

Jakin nahiko nuke orduarekin ere lor daitekeen halako zerbait, hau da, sinaduran egiten den bezala erabiltzaileak txantiloia argitaratzen duen ordu eta minutua automatikoki jarri eta hura ez eguneratzea aldiro.

Mila esker aldez aurretik!

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Saiatu naiz eman didazun estekarekin eta zuk sortutako txantiloiekin data kontuak automatizatzen ON izateko aukera txantiloian, baina zailtasun batzuk ditut.

Txantiloiaren orrian itxura ona dute egindako aldaketek, baina edozein orritan txantiloia jartzean "errorea: baliogabeko ordua" azaltzen da.

Eskertuko nizuke begiradatxo bat botako bazenio.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez zait inoiz ondo eman hori. Agian safesubst edo horrelako zerbait jarri behar da. Begiratu, ze liosoa iruditzen zait.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

@Xabi22: en:Help:Substitution#Recursive_substitution jarraituz, proba egin dut Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/Su orrian {{ON izateko aukera}} ordez {{subst:ON izateko aukera|data={{CURRENTTIME}}|ordua UTC={{CURRENTTIME}}}} ezarrita, horrela orria gordeteko momentuan txantiloia wikitextu bihurtzen du. Hori bai, beste parametroak ere pasatu behar zaizkio, eta {{ON izateko aukera}} txantiloian ere ordu eta egunaren subst: egingo beharko litzake, uste dut. Zerbaiterako balio badizu...

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Lainobeltz eskerrik asko! Lana errazten du esan duzunak baina nire intentzioa zen txantiloia gehitu behar izatea soilik beste ezer egin gabe. Uste baino zailagoa da ordea! Konturatu naiz theklanek bere txantiloian orria kargatzea aprobetxatzen duela, hau da, orria sortuko duenari karga moduan jartzen dizkio datu guztiak eta materializatu egiten dira gordetzerakoan. Hori txantiloi bat gehitzean nola lortu ez dakit, orri berri bat sortu gabe.

Hala ere, esan bezala eskerrik asko bidalitako esteka eta gomendioengatik.

"Unean uneko ordu eta data" mezuari erantzun