Topic on Lankide eztabaida:Theklan

Ategorrietako sarraskia (1931), irudien eskubideak

12
Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Ustez, ez dugu arazorik Ategorrietako sarraskiaren artikuluan ageri diren irudiokin:

  • Guztiak dira Ricardo Martín argazkilariak eginak; bai Kutxatekatik hartutakoak, bai Mundo Gráfico aldizkaritik hartutakoak. Wikipediaren arabera, Ricardo Martín 1936an hil zen; beraz, 2016an bete ziren 80 urte hil zenez geroztik.
  • Biblioteca Nacional de España-ko hemerotekari dagokionez, nahiz aipatzen ari garen argazkien egilea, betiere, Ricardo Martín bera den, Aviso legal-ean dio: «Por tanto, y salvo que se especifique expresamente lo contrario, las imágenes en dominio público que se encuentren en el dominio bne.es están bajo una licencia de Reconocimiento CC-BY 4.0 o equivalente». Beraz, ez genuke arazorik izan beharko. Bertatik hartutako irudien oinean, berariaz aipatzen da BNEren iturria, badaezpada ere. Gotzon 2021-06-10 20:57 (CEST)
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Guztiak badira Ricardo Martinenak, orduan domeinu publikoan daude, bai. Zehazki, igotzerakoan, PD-old-80 txantiloia jarri behar zaie kasu horretan. Baina libre badira, bikain!

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Biziki untsa, hurrengorako badakit PD-old-80 lizentzia erabili behar dela halako kasuetan.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Kaixo Gotzon! Zuk esan bezala, berdin dio zenbat urte igaro diren kasu honetan, bilduma osoa askatu delako, eta CC-BY-SA lizentziapean jarri. Mundo Gráficokoak ez nengoke hain seguru bertan ezer zehazten ez badu, Kutxatekan askatutako horietako bat ez baldin bada, baina nik behintzat ez nuke kuidadorik izango.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez, Kutxatekak ez du askatu bilduma osoa, soilik zati bat. Besteak nc lizentziapean daude, eta zaila da aldatzen momentuz.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Nik Ricardo Martinena diot

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ados, bai. Kontua da gero Ricardo Marinen negozioak edo dendak 60ko hamarkada arteko argazkiak utzi zituela. Ricardoren heriotza, dena den, 1936 baldin bada, orduan bai, kuidaurik ez urte hori arte egindako argazkiekin (harenak direlakoan), 80 urte pasa direlako, goian aipatu bezala: {{PD-old-80}} txantiloiaz.

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Zehaztu dezakezue gehixeago zein den askatu duen zatia eta zein ez duen askatu?

mskr

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Guregipuzkoan dagoen guztia askatu dute, euren webgunean dagoena ez.

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Iñaki, esaten duzunean «bilduma osoa askatu» dela, zer esan nahi duzu, Kutxatekako argazki bilduma osoa askatu dela, edo soilik Ricardo Martinen bilduma?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Nik Ricardo Martinen osoa diot. Hala uste dut nik; dena den, Theklanek (goian) besterik dio. Horietako batzuk NC edo Non-Commercial direla? Nik ez dut gogoan aurkitu izana, baina baliteke.

"Ategorrietako sarraskia (1931), irudien eskubideak" mezuari erantzun