Ricardo Martín

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ricardo Martín
Boda de la bella señorita Agustina Zugasti con D. Ricardo Martín, propietario de «Photo-Carte».jpg
Bizitza
Jaiotza Villanueva de la Serena, 1882
Herrialdea  Espainia
Heriotza Donostia, 1936 (53/54 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Agustina Zugasti
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak argazkilaria

Ricardo Martín (Villanueva de la Serena, 1882-Donostia, 1936) argazkilari badajoztarra, Donostian bizi izan zen. Donostiako Belle Epoque garaiko argazki ospetsuak berarenak dira. Garaiko argazkilari ospetsuenetariko bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gazte zenean familiarekin Donostiara joan zen. 1910ean Real Sociedad futbol taldeari argazkiak egin zizkion. 1914an argazkilari gisa hasi zen lanean. 1915ean Donostiako Hondarribia kalean Photo-Carte denda ireki zuen. Urte berean egunkari desberdinetan hasi zen bere kolaborazioekin: El Pueblo Vasco, La Voz de Guipúzcoa, Correo del Norte eta La Constancia. 1916an kanpoko egunkari batzuentzako ere hasi zen lanean: El Día, Heraldo Deportivo. Izan zuen arrakastaren ondorioz, 2010ean, Donostiako Askatasunaren etorbidean denda aldatu zuen. Haren lanak oso ezagunak egin ziren eta 1921ean argazkilari gisa Rifeko Gerrara joan zen. Gerra garaiko lanak prestigio handiko hedabideetan plazaratu ziren: ABC, Mundo Gráfico, La Acción, Mundo Nuevo, besteak beste. 1925ean Agustina Zugastirekin ezkondu zen eta, urte bat geroago, Vicente Martín semea jaio zen; semeak aitaren lanarekin jarraituko zuen. Urte horietan Donostian agertzen ziren pertsonaia ospetsu guztiei argazkiak egin zien: Paulino Uzkudun, Charlie Chaplin, Buster Keaton, Josephine Baker... 1936an, gaixotasun luze baten ondorioz, hil zen.[1] Agustina Zugastik hasieran eta Vicente Zugastik semea ondoren, argazki dendarekin eta argazkilaritza lanetan jarraitu zuten.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ricardo Martín Aldatu lotura Wikidatan