Kaixo,
Orain arte kategoria berri bat sortzean, era erraz batean lotzen zenuen beste wikipedietako kategoriekin, ezkerreko hizkuntzen menuaren bidez.
Orain, ordea, ezkerreko menu hori desagertu denez, kategoria berri bat sortzean, ez dut ikusten era zuzenik beste hizkuntzekin lotzeko. Tira, joan zaitezke beste wikipedia batera eta bertatik lotu euskarazkoa, baina denbora asko galtzen da.
Norbaitek ezagutzen du beste era bat?