Kaixo! Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak, Wikimedia España, Amical Wikimedia eta Wikimedia Portugalekin batera ekimen berri bat abiatu dugu, uztailean zehar egitekoa: Wiki❤️Bidea (#WikiLovesCamino traola erabiliko dugu sarean).
Helburua Donejakue Bidearen informazioa hobetzea izango da, monumentuak edo bideari buruzko kondaira eta ohiturak barne. Hemen duzue azalpen xeheagoa: http://wikimedia.eus/2021/06/wikiloves-bidea/
Parte hartzeko lotura hemen dago: Atari:Ondarea/WikiLovesBidea 2021
Bide on!