Topic on Wikipedia:Txokoa

Source of derivative work eta ezabatzeko mehatxua

6
Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, Commonsera igo nituen irudi batzuekin arazoak ditut, 7 egunetan ezabatzeko mehatxuan daudelako. Lehena, Commonsen aurkitutako irudien zatiekin egin nuen, baina orain auskalo zein diren irudi horiek. Bigarrena argazki bat da, egilearekin Twitter bidez harremanetan jarri eta igotzeko baimena duena, baina txio hura ere auskalo non dagoen. Norbaitek salbatu ditzake?

File:Kate trofikoa2.jpg

File:Arexola (Aramaio) Araba.jpg

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Nire ustez, Koldo, lehendabizikorako, irudiak nondik lortu dituzun aztertu beste aukerarik ez duzu. Bigarrenerako, berriz, adminari adieraziko nioke Twitterren baimena eman dizula, eta esteka jarri, balioko duelakoan (OTRSrekin gauzak konplikatu egiten dira, nik dakidala esplizituki berak eman beharko luke baimena). Ea beste inork zer dioen

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)
Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Bigarren irudiari dagokionez, egileak hemen eman zizun baimena Commonsera igotzeko. Baina hor ez du berariaz esaten lizentzia libre egokiarekin (adibidez, CC-BY-SA-4.0) irudi hori argitaratzea onartzen duenik. Beraz, txio horrek ez dizu balioko...

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Ostra, Xabier, kriston hackerra eginda zaude! Esan behar didazu nola lortzen den hori. Bestalde, pena da, primerako argazkia delako.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Ez du misterio handirik, Koldo: piramidearen goiko aldean letra txiki-txikiarekin «AZÚCAR» jartzen zuela ikusita, ondorioztatu dut originala gaztelaniazkoa zela. Googlen «pirámide de alimentos» bilaketa egin dut, irudietan, eta lehenengo emaitzetako bat zen irudi hori.

Gero, Commonsen bigarren irudi horren iturritzat aipatu zenuen Twitterreko mezura jo dut, eta haren erantzunen harian zegoen egileak emandako baimena.

Sentitzen dut gehiago lagundu ezin izana. Zorrotz jokatzen dute irudiekin Commonsen, eta neureak ez diren irudiekin behin baino gehiagotan tokatu zait nik igotako irudiren baten lizentzia zehatz-mehatz justifikatu ezinda nola ezabatzen duten ikustea. Zer egingo diogu... Ea bigarren irudi horren egileak irudi hori lizentzia librearekin argitaratzea lortzen duzun!

"Source of derivative work eta ezabatzeko mehatxua" mezuari erantzun