Topic on Wikipedia:Txokoa

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok! Badira egun batzuk erreferentziak sartzerakoan arazoak ematen dizkidala, ez dakit nire arazoa den edo beste norbaitek ere zan duen. Erreferentzia sartzerakoan, estekaren URLa sartzen dut, baina etkieta aldatu nahi dudala diodanean ez dit uzten. Aholkurik bai?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez dut ondo ulertzen diozun arazoa. Nola etiketa aldatzean?

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Ea argitzen dudan. Erreferentziaren esteka kopiatu eta itsasten du. Gero, esteka horri izen "ulergarri" bat jartzen diot. Adibdez, https://intervarsity.org/news/intervarsity-remembers-billy-graham esteka hori ondoko izen honekin agertuko da artikuluan: (Ingelesez) «InterVarsity Remembers Billy Graham» InterVarsity February 21, 2018. Hori "Erreferentzia" > " eskuz" > eta esteka itsasten dut, gero estekaren gainean jarri eta beste koadrotxo bat agertzen da: "Editatu" eta "Etiketa aldatu", orduntxe daukat arazoa, bi koadroak elkarren gainean agertzen dira, eta ez dit uzten aldaketa egiten. Dena den, erreferentzia batean, esteka bakarra bada, nola hala moldatzen naiz; arazoa da, batez ere, esteka bat baino gehiago sartu behar denean erreferentzia berean.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ez dut uste niri gertatu zitzaidan berdina denik zuk diozuna, Joxan. Niri gertatu izan zait erreferentzia automatikoan URLa edo ISBN liburuan agertu bezala sarturik ere eskuz sartzera behartzea. Pdf URLa dutenak eskuz sartu behar dira nahitaez, baina beste kasuren batean baino gehiagotan horretara behartu nau ere. Programazio-errorea ala beste zerbait?

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Mila esker hire erantzunagatik, baina, ez, ez duk hori gertatzen zaidana. Ea zortea dugun eta beste norbaitek erantzuten digun.

"Erreferentziak lotzeko unean arazoak" mezuari erantzun