Aupa, lagunok: Artikulu nabarmenduak norberak sartu behar ditu nabarmenduen zerrendan, edo nola doa gaia? Hilabete honetan egindako artikulu pare bat edo, nabarmendutakoen izarrarekin agertzen dira, baina ez dira "Artikulu nabarmenduak" zerrendan agertzen. Artikulu horiek, besteak beste, Hank Aaron eta Bill Graham dira. Norbaitek argituko dit gaia, mesedez? Mila esker.
Topic on Wikipedia:Txokoa
Appearance
Bai, izar hori automatikoa da. Komunitateak emandakoa nahi baduzu, orduan Marklarrek azaldutako bidetik egin behar duzu. Hor daude beste artikulu batzuk ere proposatu eta bozkatzeko moduan.
Arrastion Joxan! Nik dakidala, zuk zeuk egin dezakezu proposamena (ez dugu horren aurkako inolako araurik). Copy+paste adibidez Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/Supernoba eta sortu zure proposamen berriak (gustura bozkatuko ditugu). Ondo izan
Aupa, lagunok! Atzo, José Martí artikulua nabarmenduetara igo nuen. Ez dut zerrendan ikusten, beraz, ez dakit zerbait gehiago egin behar den, norbaitek zerbait egin behar duen edo... Hortaz, esango didazue zerbait. Mila esker.
Bai, falta zaizu sortu zenuen orrialdea (Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/José Martí) bozketetan txertatzea. Joan hona: Wikipedia:Bozketak/Kalitatezko_artikuluak#Irekita_dauden_proposamenak eta sakatu "Aldatu iturburu kodea". Eta sartu behar duzu zuk sartu duzun orrialdearen izena, {{ tartean, besteak bezala.
Listo! Mila esker.