Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Gure azalean "Asteko argazkia" sekzioa dugu, baina ez da oso dinamikoa, jende gutxik hartzen baitu parte bozketan eta proposamenetan. Akaso, aukera ona izan liteke Ikusgela proiektuarentzako txoko hori uztea, eta bertan astero (asteazkenetan) bideoa aldatzea. Ikasturte osoan zehar edukia egongo da bertan, aste batzuetako gorabeherak kenduta. Udan berrekin ahal zaio asteko argazkiari, soilik onenekin. Zer iruditzen zaizue?

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Proposamena ondo ikusten dut, eta, bide batez, oso lan interesgarria dela deritzot. Hala ere, eta aukera baliatuz, Axularren bideoan pare bat akats edo badaudela esan nahiko nuke, ez dakit garrantzitsuak diren edo ez, baina badaezpada. Axularren izen-abizenak aipatzen direnean Pedro Dager Azpilikueta esaten du hizlariak, eta Azpilkueta zuen bigarren abizena, ez Azpilikueta. Beste aldetik, Leizarragaren aipamena egiterakoan, pantailan Lezarraga (eta ez Leizarraga) agertzen da. Aldi berean, eta beharbada garrantzitsuagoa, Leizarragak Biblia euskaratzea ez zen Erromako Elizak bultzatuta etorri, bideoan dioenaren bezala, hain justu kontrakoa izan zen, bera kalbindarra baitzen, eta Testamentu Berria, eta ez Biblia, euskarara itzultzea Joan III.a Albretekoak (Nafarroako Erregina) aginduta egin zuen. Sentitzen dut hain lan mardulari zuzenketak egin behar izatea, baina...

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Ondo iruditzen zait. Bitartean, baina, argazkiak aurkeztu eta bozkatzeko aukera zabalik utziko nuke, argazki batzuk "akumulatu" ahal izateko.

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Niri baita ere, ondo iruditzen zait

"Asteko argazkiaren ordez, Ikusgela?" mezuari erantzun