Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Euskarazko Wikipediako sare sozialetan "gaur 100 urte" gertatu zirenak jartzen hasiko gara. Ez da erraza, gertakari asko ez ditugulako jasota. Hala ere, animatzen zaituztet horietako batzuk hobetzera, aitzaki polita baita. en:January_1923 bezalako artikuluetan, ingelesez, gertakari ugari daude.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Gustatzen zait. Baduzu metodo errazik jakiteko January 1923ko gertakari horietan, zein dauden euskaratuta eta zein ez? eta behin 'eu' bertsioak ditugunean, kalkulu orriren bat proposatzeko mendeurrenak?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez dut metodo errazik. Begiratzen joaten naiz interesgarriak direnak. Pasako dizut kalkulu orria.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Zer uste duzu, sortu beharko genituzkeela 1923ko urtarrila bezalako artikuluak? Edo 1923 hedatzen jarraitu? @Lainobeltz, zu ibili zara asko datekin, nola ikusten duzu? Azken finean, ni egunero ari naiz zerbait bilatzen 1923koa, eta aukera dugu txukun jartzeko horiek gehituz gero (eta ikusi zer den falta dena).

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Ikusita orain arte urteetakoetan gertaerak ez direla ia gehitu, ez dut uste hilerokoak sortzea merezi duenik. Egokiagoa deritzot lana gertaeren artikuluak lantzen egitea, eta hauetarako estekak urteen artikuluak hedatuz txertatzen.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Luistxoren proposamena jarraituz, hemen dokumentu partekatu bat lanak aurreratzen eta efemerideak partekatzen joan ahal izateko. Euskal Herriko efemerideren bat baldin baduzue, asko eskertuko nuke.

"Gaur 100 urte" mezuari erantzun