Torneo (Erdi Aroa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zaldunen arteko borroka Codex Manessen jasota (XIV. mendea).

Torneoa Erdi Aroan, aurkako bi talderen artean, mugaturiko eremu batean, egiten zen zaldi gaineko gudu arautua da.[1]

Erdi Haroko zaldun gudu hauek Behe Erdi Aroan eta Pizkundean (XII. mende XVI. mendera) ospatzen ziren zaldunen arteko txapelketak ziren. Lehia horiek gorteen eta hiri handien dibertsio nagusiak izaten ziren.[2]

Antolaketaren arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan nobleziak bizi izandako edozein arrazoia egokia izan zitekeen horrelako zaldun gudua antolatzeko:

  • Errege edo erreginaren koroazioa
  • Erregeen edo erreginen ezkontzak
  • Jaiotzak
  • Bataioak
  • Printzesen ezkontzak
  • Garaipen militarrak
  • Bakeak
  • Enbaxadoreei edo pertsona garrantzitsuei harrera egiteko
  • Denborarekin elizaren jai handiekin batera
  • Entretenimendu hutsa

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normala denez ez da hasierako zaldun guduak ezagutzen. Tradizioaren arabera Godofredo II.ak, Previlleko jauna, 1060an hil zena, lehia hauek asmatu zituen. Horrela jasotzen zen Tourseko Kroniketan. Baina, espezialista askoren ustez, Godofredok egun zuena lehia horien legeak antolatzea izan zen. Historian aurretik aipatu izan dira zaldun guduak: VI. mendean Enodio Paviakoa Teodoriko gora aipatuz, esaterako, zaldun guduak aipatu zituen. Badakigu ere 920an Henrike I.a Alemaniakoak, bere koroazioa zela eta, horrelako gudu batean hartu zuen parte. Beraz, Godofredo aurrekoak dira zaldun guduak eta, modu batez, Antzinako Erromako jokoen jarraipena bezala ikus daitezke.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik heraldoek eta armen maisuek gazteluz gaztelu zaldun guduaren berria zabaltzen zuten, bereziki izen handiago zuten zalduenei emanez. Bidean aurkitzen zituzten zalduenei ere ospakizunen berri ematen zieten. Lehiaren egunean nobleek, haien kategoriaren arabera, luxu handiko arropez jantzita agertzen ziren. Parte hartu behar zuten zaldunek armaduraz jantzita eta zaldien gainean agertzen ziren. Musika-tresna militarrek giroa animatzen zuten zaldunak eta haien laguntzaileak aurkeztuak izaten ziren bitartean. Gertaera ikusgarria izaten zen.[3]

Lehien arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldun gudu bateko sarien banaketa.

Lehiaren arauak hauek ziren:

  1. Eskuaz aurkariari arma-mutur batekin ez zauritzea.
  2. Lerroetatik kanpo ez borrokatzea.
  3. Zaldun batzuek bakar baten aurka ez borrokatzea.
  4. Aurkariaren zaldiari ez zauritzea.
  5. Kolpeak aurkariaren bularraren eta aurpegiaren aurka zuzendu behar ziren.
  6. Aurkariak bisera altxatzen zuenean ezin zitzaion eraso egin.[4]

Guduan zeuden damek bake-epaile bat izendatzen zuten. Honen lana arau horietatik baten bat puskatzen zenean errukitasun erakusteko beharra gogoraraztea zen.

Publikoak interes handiaz jarraitzen zuen lehia eta txalotzen zuten zaldunen trebeziak. Zaldun galtzailearen armak garailearen esku gelditzen ziren. Irabazleak epaileengana eramanak izaten ziren zegozkien sariak jasotzeko. Ohikoa zen sari horiek gogoko damen oinetan jartzea.

Bukatzeko oturuntza ospatzen zen. Zaldun parte-hartzaile guztiek hartzen zuten parte.

Lehien jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldun guduetan joko eta lehia desberdinak egiten ziren. Hona hemen horietako batzuk:

  • Karrusel, zaldun erakusketa militar bat zen. Apaindutako gurdiak eramaten zituzten; haietan antzinako heroien ekintzak erakusten ziren.
  • Eraztunaren lasterketa: Zaldiak trostan zihoazen bitartean zaldunek zintzilik zegoen eraztun bat lantzarekin zeharkatu behar zuten.
  • Kintena: Ardatz baten gainean maniki edo estafermo bat jartzen zen eta zaldunek kolpatu behar zuten. Kolpea jasotzerakoan manikia biratu egiten zen eta, zalduna arin ez bazebilen, kolpe bat itzultzen zion.

Armak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean armak bezala makilak, burnirik gabeko lantzak edo punta biribilduta zuten lantzak, mozten ez zuten ezpatak... Armak hauek zauri larriak ez eragiteko prestatuta zeuden eta, horregatik, arma adeitsuak bezala ezagutzen zitzaien. Dena dela, zenbait kasutan mota guztietako armekin egindako lehiak onartzen ziren.[5]

Zaldun asko hil ziren horrelako txapelketetan:

  • Henrike II.a Frantziakoa
  • Roberto Jerusalemgoa
  • Filipe, Boulogneko kondea
  • Joan, Bravanteko kondea
  • Esborte Claramontekoa
  • Henrike Borbón-Montpenster
  • ...

Elizaren jarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eugenio II.a Aita Santua. 827an zaldun guduak debekatu zituen.

Eliza bake-garaietan sarritan joko hauen aurka jarri zen. Zaldun guduak debekatu zituen askotan eta haietan hiltzen zirenei hilobiratze kristaua ezeztatzen zitzaien.

Aita Santu asko joko hauen aurkako anatemak egin zituzten. Hauek izan ziren batzuk:

Dena dela, Aita Santu guztiak ez ziren joko hauen aurka egon: Joan II.a Frantziakoak Urbano V.ari horrelako espektakulu eskaini zion, adibidez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia Torneo Euskaltzaindiaren Hiztegia .
  2.   Barthélemy, Dominique (2002ko uztaila) La Grande Foire des tournois, Les collections de L’Histoire 46. orrialdea .
  3.    .
  4.    .
  5.    .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Torneo (Erdi Aroa) Aldatu lotura Wikidatan