Toy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Toy
Netta Barzilairen abestia
Sorrera-urtea 2018
Argitaratze-data 2018
Jatorrizko izenburua Toy
Jatorrizko herrialdea Israel
Banatzailea banaketa digital
Ezaugarriak
Genero artistikoa popa
Hizkuntza ingelesa
Iraupena 186 segundo
Diskoetxea Tedy Productions Itzuli
Ekoizpena
Ekoizlea Stav Beger Itzuli
[[Kategoria:Stav Begerrek Itzuli ekoitzitako musika]]
Hitzak Doron Medalie Itzuli eta Stav Beger Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Stav Beger Itzuli
Doron Medalie Itzuli
Kanpo loturak
YouTube
Netta Barzilairen kronologia

Toy Bassa Sababa Itzuli

"Toy" Netta Barzilai israeldarrak 2018ko Eurovision lehiaketan kantatu zuen abestia da. Lehiaketa irabazi zuen Israelek abestiarekin, hain zuzen.

Hitzak eta kritika politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesez "jostailu" esan nahi du abestiak. Nagusiki ingelesez dira hitzak, baina badu esaldi solterik hebreeraz. Emakumeen kontrako jazarpena du gaitzat kantuak, eta leloak dio 'ez naiz zure kopina', baina hori dela eta purplewashing egiteaz akusatua izan da. Gaiak kontraste egiten du Israelek Palestina okupatuz Israelek egiten duen jazarpen nazionalarekin, eta Netta Barzilai militar boluntarioa izanik eta Jerusalemen okupazioaren aldekoa agertuz (Eurovisionen bertan, irabazi eta berehala[1]), kritika politikoak pilatu ziren kantuaren inguruan[2].

Musika eta plagioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestia Doron Medalie eta Stav Beger-ek idatzi eta konposatu zuten eta ekoizpena Begerrena izan zen. Doinu errepikakor eta itsaskorra duen kantua da, eta batzuek berehala igarri zioten antza zuela duela urte batzuetako kantu ezagun batekin: Seven Nation Army, The White Stripes taldearena. Plagio salaketak haizatu ziren ondorioz.

Eurovision igaro eta hilabete batzuetara, kantuaren egile eta The White Stripes-eko partaide Jack Whitek akordio bat erdietsi zuen Toy kantuaren sortzaileekin. Universal Music disketxeak aurkeztu zuen demanda Whiteren izenean, eta akordioaren detaileak pribatuan gorde ziren arren, logikoena dirudi egile-eskubideetan banaketa bat gertatzea, Whiteren aurreko autoretza aitortzen duena[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  «'Next time in Jerusalem': Israeli winner adds political jab to Eurovision Song Contest» RT International . Noiz kontsultatua: 2019-05-28 .
  2. (Ingelesez)  «Netta is in danger of being turned into a political toy» +61J 2018-05-23 . Noiz kontsultatua: 2019-05-28 .
  3. (Ingelesez)  Chajut, Aya (2019-02-07) «Jack White to Receive Writing Credit After Plagiarism in Netta Barzilai’s Eurovision Winner ‘Toy’» Haaretz . Noiz kontsultatua: 2019-05-28 .

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]