Tribrachidium
Tribrachidium | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Trilobozoa |
Familia | Tribrachididae (en) |
Generoa | Tribrachidium [[|]] |
Tribrachidium Ediacararra garaian bizi izan ziren fosilen genero bat da. Espezie bakarra ezagutzen da, Tribrachidium heraldicum. Trilobozoen talde desagertuaren barnean zegoen ale ezagunena da.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tribrachidium izenak hiru hizt elkartzen ditu, grekerazko τρία (tria, "hiru"), latinezko brachium ("beso") eta idium atzizkia ("txikia"). "Hiru besodun txikia" esan nahi du beraz. Espeziearen izena den heraldicum-ek heraldikan ezaguna den triskel irudiari egiten dio erreferentzia[1].
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tribrachidium fosilak Australia hegoaldeko Ediacara aztarnategian aurkitu ziren lehen aldiz eta Martin Glaessnerrek deskribatu zuen 1959an[2]. Hurrengo urteetan Ukrainako Dniester ibaiaren arroan[3] eta Errusia iparraldeko Itsaso Zuriaren ertzetan[4] ere aurkitu izan dira.
Hareharritan utzitako inpresio negatiboak dira aurkitu diren Tribrachidium fosilak.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kupula itxurako animalia zirkular sesilak ziren. Ertzek hirusta itxura zuten eta hiru beso erradial zituzten, triskelaren itxuran luzatzen zirenak eta zirrikitu bertikalez josiak[5]. Animalion diametroa 3 eta 50 mm artekoa zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Glaessner, M.F.; Daily, B.. (1959). "The geology and Late Precambrian fauna of the Ediacara fossil reserve". Records of the South Australian Museum. 13 (3):, 369–401 or..
- ↑ Glaessner, M.F.; Wade, M. (1966). "The late Precambrian fossils from Ediacara, South Australia". Palaeontology. 9 (4):, 599 or..
- ↑ Fedonkin, M. A.. (1983). "Non-skeletal fauna of Podoloia, Dniester River valley". In Velikanov, V. A.; Asse]eva, E. A.; Fedonkin, M. A. (eds.). The Vendian of the Ukraine. Kiev: Naukova Dumka, 128–139 or..
- ↑ Fedonkin M.A.. (1978). "New locality of non-skeletal Metazoa in the Vendian of Whinter Coast". Doklady Akademii Nauk SSSR. 239 (6):, 1423–1426 or..
- ↑ Ivantsov, A. Yu.; Leonov M. V.. (2009). The imprints of Vendian animals - unique paleontological objects of the Arkhangelsk region. Arkhangelsk, 16 or. ISBN 978-5-903625-04-8..